Gizartea -

Ibilaldia 2018

Ibilaldia maiatzaren 27an ospatuko dute Santurtzin

Bizkaiko ikastolen aldeko jaialdia 'Taup!' goiburupean egingo dute, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak antolatuta.

Santurtziko Ibilaldiaren irudia. Argazkia: Bihotz Gaztea Ikastola
Santurtziko Ibilaldiaren irudia. Argazkia: Bihotz Gaztea Ikastola
Santurtziko Ibilaldiaren irudia. Argazkia: Bihotz Gaztea Ikastola

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko ikastolen jaialdia maiatzaren 27an ospatuko da, Santurtzin, 'Taup!' goiburupean.

Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak antolatutako bigarren Ibilaldia izango da; izan ere, 1995ean, Sinestezina lelopean, Bizkaiko Ikastolen jaia burutu baitzuen.

Bost kilometroko ibilbidean, itsasoaren kresalaz gozatzeko aukera izateaz gain, Serantes mendiaren magaleraino iritsiko da Ibilaldia. Ikastolen aldeko festak, lau gune izango ditu eta publiko guztietarako emanaldi eta ekintzataz gozatzeko aukera egongo da.

Aurtengo Ibilaldiaren helburu nagusiak hiru izango dira: Ezkerraldean euskara sustatzea; ikastolaren baitan kohesioa handitzea eta Santurtziko eragileekin elkarlana sendotzea; eta ikastolaren azpiegiturak handitzeko eta hobetzeko dirua biltzea.

Bihotz forma duen sardina lataren irudiarekin eta 'Taup!' leloarekin, batera, bizirik eta indartsu euskararen alde lan egiteko prest dagoela erakutsi nahi du Bihotz Gaztea Ikastolak.

Ibilaldiari Ze Esatek! taldeak jarri dio musika. Ahotsak, berriz, Elena Caballero 'La Basu' eta Joane Larrea abeslariek ipini dute. Kantuaren letra Sustrai Colina bertsolariak egin du.

Bideoklipa martxoan grabatu zuten, Santurtziko portuan eta Bihotz Gaztea Ikastolan. Irudietan ikastolako ikasleak, gurasoak eta langileak ageri dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Ibilaldia gaur Santurtzi Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak Hezkuntza