Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Hiru urteko kartzela zigorra, Gasteizen 8 emakumeri sexu-abusuak egiteagatik

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

3 urteko kartzela zigorra gizon bati, Gasteizen 8 emakumeri sexu-abusuak egiteagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/05/16

Arabako Auzitegiak 12.960 euroko isuna ere ezarri dio. Gizonak kaleak egiten zien eraso emakumeei, eta zortzi biktimetako lau adin txikikoak dira.

  • Whatsapp
  • Bidali

Arabako Auzitegiak hiru urteko kartzela zigorra eta 12.960 euroko isuna ezarri dio gizonezko bati, zortzi emakumeri Gasteizko kaleetan sexu-abusuak egiteagatik. Zortzi biktimetako lau adin txikikoak dira. Gizonak Gasteizko helbide bati buruz galdetzen zien biktimei eta ondoren bere genitalak igurzten zituen emakumeen gorputzaren kontra.

Egitate horien inguruko epaiketa gaur goizean egin dute Arabako Probintzia Auzitegian. Fiskaltza eta defentsako abokatua, ostera, adostasun batera iritsi dira. Akusatuak, berriz, egindakoa aitortu du eta zigor eskaerak onartu ditu.

Orain epaimahaiak epaia emango du aldeek lorturiko akordioa aintzat hartuta. Akordio horren arabera, gizonak isuna ordaintzen ez balu kartzela zigorra lau urte eta erdira arte luzatuko litzateke.

Kartzela zigorra bete ostean, nazionalitate nigeriarra duen gizonezkoa Espainiatik kanporatzea aginduko du epaiak. Horrez gain, 2.500 euro ordaindu beharko ditu erantzukizun zibil gisa. Defentsa abokatuak EFE albiste agentziari adierazi dionez, zigorra betetakoan gizona ez kanporatzea eskatuko du.

Fiskaltzaren arabera, 2016ko uztailetik azarora bitartean gertatu ziren epaitutako egitateak Arabako hiriburuko hainbat tokitan.

Kondenatutako gizonezkoak Gasteizko toki baten inguruan galdetzen zien biktimei eta leku hori non zegoen adierazteko eskatzen zien bere eskuko telefonoko aplikazio batean. Une hori baliatzen zuen biktimaren atzean jarri eta bere genitalak emakumeen ipurdiaren kontra igurzteko.

_________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena