Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Entrenatzaile bat ikerketapean Donostian, adingabeei irudi sexualak eskatzearren

Gizartea

GIPUZKOA

Entrenatzaile bat ikertzen ari dira Donostian, adingabeei irudi sexualak eskatzearren

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/05/16

Bi adingaberen familiek jarritako salaketaren ondotik, gizona epailaren aurrera eraman dute eta behin-behinean aske gelditu da karguekin. Easo saskibaloi taldeak bere jardunetik apartatu du.

  • Donostiako Justizia Auzitegia. Argazkia: EiTB.

    Donostiako Justizia Auzitegia. Argazkia: EiTB.

    Donostiako Justizia Auzitegia. Argazkia: EiTB.
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako epaitegi bat Easo saskibaloi taldeko entrenatzaile bat ikertzen ari da, adin txikikoei irudi sexualak eskatu dizkielakoan. Bi adin txikikoren familiek salaketa jarri dute Udaltzaingoaren aurrean. Salaketaren arabera, irudiak eskuko telefonoaren bitartez bidaltzeko eskatzen zien.

Senideek aurkeztutako salaketaz gain, Easo saskibaloi taldeak beste bat jarri du.

Salaketen ondotik, pasa den astean entrenatzailea atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuten. Epaileak behin-behinean aske utzi zuen karguekin, baina ikerketa bere bidea egiten ari da.

Udaleko iturriek azaldu dutenez, atxilotu ostean Udaltzaingoak deklarazioa hartu zion gizonari. Gerora, Udaltzaingoak haren etxebizitza miatu eta hainbat material atzeman zuen.

Edozein kasutan, adin txikikoek ez zioten irudirik bidali entrenatzaileari.

Akusazio partikular gisa aurkeztuko da Easo saskibaloi kluba

Entrenatzailea klubetik kanporatu dutela ziurtatu du Easo saskibaloi taldeak, eta akusazio partikular gisa aurkeztuko da kluba, "gazteak babesteko".

Eneko Blasco Easo klubeko presidenteak esan duenez, duela hiru bat aste izan zuten kasuaren berri; taldeko gazte baten aitak jakinarazi zien bere semeari irudi sexualak eskatu zizkiola entrenatzaileak, mezu baten bidez.

Horren berri izan orduko, entrenatzailearekin hitz egin zuen Blascok, eta horrek onartu egin zion gertatutakoa: mezua "desegokia" izan zela aitortu, eta delitua izan zitekeenik ez zuela pentsatu esan omen zion akusatuak Easoko presidenteari.

Klubak berehala hartu zuten entrenatzailearen kontrako lehen neurria, taldetik kanporatuta. Klubeko kide diren familia guztiei gazteen WhatsApp eta Instagram mezuak begiratzeko ere eskatu zieten, baina, lehen informazioen arabera, ez zuten aurkitu antzeko beste mezurik.

Easo klubak lekuko gisa deklaratu du, dagoeneko, Donostiako Auzitegiak abian jarritako ikerketan. "Irmo jokatu dugu auzi honetan", esan du Blascok. Gertatutakoa izan eta berehala, gazteen babeserako erakundeekin jarri zirela harremanetan ziurtatu du.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena