Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Indarkeria matxista: Elkarretaratzeak Iruñea, Bilbo, Donostia eta Gasteizen

Gizartea

Elkarretaratzeak

Indarkeria matxistari aurre egiteko diru gehiago eskatu dute ehunka emakumek

Agentziak

2018/05/16

Elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Estatuko hainbat hiritan.

  • Iruñeko elkarretaratzea. Irudia: EiTB

    Iruñeko elkarretaratzea. Irudia: EiTB

    Iruñeko elkarretaratzea. Irudia: EiTB
  • Whatsapp
  • Bidali

Ehunka pertsonak, emakumeek gehienbat, elkarretaratzeak egin dituzte arratsaldean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Espainiako Gobernuari indarkeria matxistaren aurkako borrokan aurrekontu-sail handiagoa eskatzeko.

Ia 300 elkarte feministak manifestazioak deitu dituzte gaur Estatuko 70 hiri baino gehiagotan, Espainiako Gobernuari konpromisoak bete eta Genero Indarkeriaren aukako Estatu Ituna finantzatzea eskatzeko; izan ere, 200 milioi euro agindu zituen Exekutiboak.

Bilbon, ia 50 pertsonak elkarretaratzea egin dute Bizkaiko hiriburuaren Justizia Jauregiaren aurrean.

Betaurreko Moreak Elkarte Feministak eta M7 plataformak Bilboko ekitaldia antolatu dute. Gobernu zentralaren “koherentzia falta” salatu du aurrenak, eta Exekutiboa indarkeria matxistaren aurkako borrokan inplikaturik dagoenik ez du uste.

Donostian, beste 50 bat lagun bildu dira Boulevardean, “Konpromisoa = Aurrekontua. Indarkeria Matxisten aurka” lelopean.

Bildutakoen artean, Duñike Arrizabalaga (PSE/EE) eta Amaia Marin (Irabazi) Donostiako zinegotziak, Arantza Gonzalez Gipuzkoako Ezker Anitza-IUren koordinatzailea eta Susana Garcia Chueca batzarkide sozialista izan dira. “Ez da dirurik falta, borondatea falta da” bezalako oihuak egin dituzte.

“Zuen murrizketek hiltzen gaituzte” eta “Alerta feminista” esaldiak irakur zitezkeen pankartetan. Arantxa Campos Donostiako Udalaren Berdintasun Batzordeko presidenteordeak protestan parte hartu du.

Gasteizen, dozenaka pertsonak protesta egin dute Andre Maria Zuriaren plazan, mugimendu feministak deituta.

“Gora emakumeen borroka” zioen pankarta baten atzean jarri dira manifestariak. “Aurrekonturik gabe ez dago prebentziorik”, “Geldiezinak, matxismo doilorraren aurka”, “Ez da dirurik falta borondatea baizik” eta “Defentsarako badago, berdintasunarentzako ez”, besteak beste, oihukatu dute.

Azkenik, COMFIN, MIRaN Foro, Andrea/Astelehen Lilak elkarteek, Urbanas Kolektiboak, Amilipsek eta Nafarroako Munduko Medikuek Karlos III.a Noblearen etorbidea aukeratu dute Iruñean, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren inguruan, mobilizazioa egiteko.

PSN edo Podemoseko ordezkariak, besteak beste, Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea, protestan izan dira, “Indarkeria matxistaren aurka konpromisoa = aurrekontua” lelopean.

“Rajoy gezurti dirua kendu diguzu”, “begiztatxo gutxiago, eurotxo gehiago”, “ez da dirurik falta, borondatea falta da”, “Ez gaude denak, hildakoak falta dira”, “batera geldiezinak gara”, “Estatu ituna = iruzurra”, “bat gutxiago ez” edo “900 hildako” zioten kartelak erakutsi dituzte ehun bat manifestarik Iruñean.

'La Manada' auziari ere erreferentzia egin diote oihuek: “Ez da abusua, bortxaketa da”, “indarkeria matxista gehiagorik ez” edo “Nik sinesten dizut”.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena