Gizartea -

Gertaera

17 urteko neska bat hil da eraikin bateko 15. solairutik behera erorita, Bilbon

Zantzu guztien arabera, neskak istripua izan du etxebizitzara balkoitik sartzen saiatzen ari zela, Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Ezbeharra gertatu den lekua. Argazkia: Google Street View
Ezbeharra gertatu den lekua. Argazkia: Google Street View

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 neska bat hil da bart, Bilboko etxebizitza eraikin bateko 15. solairutik behera erorita, bere etxebizitzara balkoitik sartzen saiatzen ari zenean.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi dioenez, ezbeharra 22:00ak pasatxo zirenean gertatu zen, hiriburu bizkaitarreko Erriberri kalean, Casilla inguruan, 19 solairuko eraikin batean.

Antza denez, istripu baten ondorioz gertatu da erorikoa, gaztea bere etxebizitzako balkoiari eusten ari zen, etxeko giltzak barruan ahaztu zituelako.

Ertzaintzak ikerketa abiarazi du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak