Gizartea -

GENERO INDARKERIA

Emakume batek bikotekidearen erasoa jasan du Bilbon, kale erdian

Astelehen arratsaldean gertatu zen erasoa, Jesus Galindez kalean, eta emakumea ospitalean artatu zuten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bati eraso zioten atzo Bilbon, kalean, eta haren bikotekidea atxilotu du Udaltzaingoak, erasoaren egilea izatea leporatuta.

Udaltzaingoaren esanetan, atzo arratsaldean gertatu zen erasoa, Jesus Galindez kalean.

Biak kalean zeudela, gizonak emakumea jo omen zuen, eta emakumea ospitalean artatu behar izan zuten.

Bilboko Udaltzaingoak atxilotu egin du ustezko erasotzailea.

___________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Bilbo berriak Tratu txarrak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Tratu txarren biktimentzako gida Mundu matxista