Gizartea -

OSASUNA

Jaurlaritza Buruaga Arditegiaren bi gazta mota erretiratzen ari da, kutsaduragatik

Bi pertsonak intoxikazio arina izan dute, ustez enpresa horrek esne gordinarekin egindako gazta jan ondoren.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza Osasun Saila Arabako Buruaga Arditegiak ekoitzitako bi gazta mota saltokietatik erretiratzen ari da, batzuetan Listeria monocytogenes bakterioa eta beste batzuetan toxina estafilokozikoa atzeman ostean.

Osasun Publikoko ikuskatzaileek egindako ohiko kontroletan hauteman dituzte bakterio eta toxina hori, bi pertsonak ustez enpresa horrek esne gordinarekin egindako ardi gazta jan ondoren intoxikazio arina izan ostean.

Jaurlaritzak jakinarazi duenez, hauek dira merkatutik erretiratzen ari diren gaztak: batetik, 2017ko irailetik aurrera San Donato, Izaga, Arralde, Euskal Gazta, Lapiko eta Kutixak izenarekin merkaturatukoak eta 1501584-VI osasun marka dutenak, eta, bestetik, 2018ko otsailetik aurrera egindakoak eta osasun marka berarekin Buruaga Arditegia izenpean saldutakoak.

Etxean gazta horietakoren bat dutenei ez jateko eta sintomaren bat izanez gero ospitalera joateko aholkatu die Osasun Sailak, badaezpadako neurri gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna plantilla Araba Eusko Jaurlaritza berriak EAE Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak