Gizartea -

PORTUGALETE

Metroko atearekin besoa harrapatu duen haur bat erreskatatu dute Peñotan

09:15ak aldera askatu dute suhiltzaileek eta onik eraman dute Gurutzetako ospitalera. Erreskateak atzerapenak eragin ditu zerbitzuan.

ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila irudia.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila irudia.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila irudia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adin txikiko batek metroko bagoi bateko atearekin besoa harrapatu du Peñotako geltokian, Portugaleten, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

08:55ak aldera gertatu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.

Besoa harrapatu duen unean, emakume heldu batekin zihoan. 09:15ak aldera Bizkaiko suhiltzaileek erreskatatu dute eta onik eraman dute Gurutzetako ospitalera.

Gertaera hori tarteko eta erreskateak iraun duen bitartean, atzerapenak izan dira metro zerbitzuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete argazkiak Bizkaia Metro Bilbao bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa