Gizartea -

Trafikoa Nafarroan

Pertsona bat hil eta beste bi larri zauritu dira auto-istripuz Tuteran

Hiru ibilgailuk izan dute ezbeharra aurrez aurre elkar jota, NA-6840 errepideko 0,5 kilometroan.

Auto-istripua Murchanten. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Auto-istripua Murchanten. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Auto-istripua Murchanten. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil eta beste bi larri zauritu dira Tuteran gertatutako auto-istripu batean. Aurrez aurreko talka egin dute hiru ibilgailuk, NA-6840 errepideko 0,5 kilometroan (Tutera-Murchante).

SOS Navarrak 20:34ean jaso du istripuaren abisua. Tuterako Foruzaingoaz gain, atestatuen taldeko kideak joan dira ezbeharraren tokira. Suhiltzaileak eta hainbat anbulantzia ere bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Nafarroa gaur Tutera albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa