Gizartea -

Profila

Biografia: Urdangarin, errege etxeko lehen inputatua

Zumarragan jaioa, lau seme-alaba ditu Cristina infantarekin. Eskubaloiaren munduan, titulu ugari lortu zituen.

Iñaki Urdangarin. Argazkia: EITB
Iñaki Urdangarin. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumarragan (Gipuzkoa) jaioa, Iñaki Urdangarin Cristina infantarekin ezkondu zen, 1997. urteko urrian. Haurtzaroa Bartzelonan eman zuen (16 urte bete arte), bi urtez Gasteizen egoteko eta, ondoren, Bartzelonara bueltatu zen.

Sei anai-arreba ditu eta bere aita Juan Maria Urdangarin Berriochoa Vital Kutxako lehendakari ohia da (Claire Liebartekin ezkonduta dago). Azken 30 urteak Gasteizen eman dituzte.

 

Kirol munduan, ibilbide bikaina

Eskubaloian ibilbide bikaina egin du Urdangarinek. 18 urte zituenean, Bartzelonako taldearekin bat egin zuen. 2000. urtean eskubaloia uzten zuela iragarri zuen.

1986. urtetik, Espainiako eskubaloi selekzioko kidea izan zen eta 1998an talde horretako kapitain izendatu zuten. Bartzelonako, Atlantako eta Sydneyko joko olinpikoetan parte hartu zuen, eta, azken bietan, brontzezko domina lortu zuen.

Azken partida 2000ko irailean jokatu zuen, Sydneyn. Partidako azken gola berak sartu zuen, azken minutuan, eta taldeak brontzea eraman zuen etxera.

Bartzelonako kirolarien artean titulu gehien lortu dituen pertsona da Urdangarin. Horrez gain, mundu mailan, eskubaloian arrakasta gehien eskuratu dituen kirolaria ere bada.

Enpresa pribatua

Eskubaloia utzi eta enpresa pribatuan sartzea erabaki zuen Urdangarinek. 2004tik 2006ra bitartean Noos enpresako bazkide eta sortzaileetako bat izan zen. Enpresa horren negozioen inguruan, epaileak Urdangarin inputatu egin du.

Bestalde, hainbat fundazio ezberdinetako batzordeetako kide ere izan da, tartean 'Baila por la infancia', 'Equipara' edota 'Eisenhower Fellowships'.

Cristinarekin hiru seme-alaba ditu

Cristina infantarekin lau seme-alaba ditu Urdangarinek: Juan Valentín de Todos los Santos, 1999ko irailak 29an jaioa, Pablo Nicolás, 2000ko abenduak 6an, Miguel de Todos los Santos, (2002ko apirilak 30) eta Irene, (2005eko ekainak 5).

Abenduaren 12an, Noos institutuaren inguruko ikerketa dela eta, errege etxeak ekitaldi ofizialetik kanpo utzi du.

Zumarragan (Gipuzkoa) jaioa, Iñaki Urdangarin Cristina infantarekin ezkondu zen, 1997. urteko urrian. Haurtzaroa Bartzelonan eman zuen (16 urte bete arte), bi urtez Gasteizen egoteko eta, ondoren, Bartzelonara bueltatu zen.Sei anai-arreba ditu eta bere aita Juan Maria Urdangarin Berriochoa Vital Kutxako lehendakari ohia da (Claire Liebartekin ezkonduta dago). Azken 30 urteak Gasteizen eman dituzte.Kirol munduan, ibilbide bikainaEskubaloian ibilbide bikaina egin du Urdangarinek. 18 urte zituenean, Bartzelonako taldearekin bat egin zuen. 2000. urtean eskubaloia uzten zuela iragarri zuen.1986. urtetik, Espainiako eskubaloi selekzioko kidea izan zen eta 1998an talde horretako kapitain izendatu zuten. Bartzelonako, Atlantako eta Sydneyko joko olinpikoetan parte hartu zuen, eta, azken bietan, brontzezko domina lortu zuen. Azken partida 2000ko irailean jokatu zuen, Sydneyn. Partidako azken gola berak sartu zuen, azken minutuan, eta taldeak brontzea eraman zuen etxera.Bartzelonako kirolarien artean titulu gehien lortu dituen pertsona da Urdangarin. Horrez gain, mundu mailan, eskubaloian arrakasta gehien eskuratu dituen kirolaria ere bada. Enpresa pribatuaEskubaloia utzi eta enpresa pribatuan sartzea erabaki zuen Urdangarinek. 2004tik 2006ra bitartean Noos enpresako bazkide eta sortzaileetako bat izan zen. Enpresa horren negozioen inguruan, epaileak Urdangarin inputatu egin du.Bestalde, hainbat fundazio ezberdinetako batzordeetako kide ere izan da, tartean 'Baila por la infancia', 'Equipara' edota 'Eisenhower Fellowships'.Cristinarekin hiru seme-alaba dituCristina infantarekin lau seme-alaba ditu Urdangarinek: Juan Valentín de Todos los Santos, 1999ko irailak 29an jaioa, Pablo Nicolás, 2000ko abenduak 6an, Miguel de Todos los Santos, (2002ko apirilak 30) eta Irene, (2005eko ekainak 5). Abenduaren 12an, Noos institutuaren inguruko ikerketa dela eta, errege etxeak ekitaldi ofizialetik kanpo utzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea