Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Biztanleria Espainian | Jaiotzak eta heriotzak Estatuan

Gizartea

Demografia

EAEko biztanle kopurua % 6,8 murriztuko da hamar urtetan

Erredakzioa

2012/11/19

Nafarroan, denbora tarte berean, % 1,9koa izango da beherakada. Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, 40 urteren buruan egun baino % 10 biztanle gutxiago egongo da Espainiako Estatuan.

  • Sei urte barru jaiotza baino heriotza gehiago izango da Espainian. Argazkia: EITB

    Sei urte barru jaiotza baino heriotza gehiago izango da Espainian. Argazkia: EITB

    Sei urte barru jaiotza baino heriotza gehiago izango da Espainian. Argazkia: EITB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

EAE izango da, Errioxaren atzetik, Estatuan biztanle gehien galduko dituen autonomia erkidegoa 2012 eta 2022 artean. INEk jakitera eman duenez, herritar kopurua % 6,8 murriztuko da (143.000 biztanle).

Nafarroari dagokionez, urte hasieran 624.606 zeuden, eta 2022an 12.000 gutxiago egongo direla aurreikusi du INEk.

Espainiako Estatua

Sei urte barru jaiotza baino heriotza gehiago izango da Espainiako Estatuan, eta 2052an egun baino % 10 biztanle gutxiago izango dira.

Datozen hamarkadetan biztanleriak behera egingo du pixkanaka pixkanaka, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) biztanleriaren etorkizunari buruzko egin dituen aurreikuspenetan agertzen denez.

Hori horrela, 2022an 45 biztanle izango ditu Espainiak, aurten baino % 2,5 gutxiago, eta 2052rako 41,5 milioira jaitsiko da biztanle kopurua, % 10,2ko beherakadarekin.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena