Mundua -

Desagertutako hegazkina

Desagertutako Malaysiako hegazkinak Indiako ozeanoan jo zuen behea

Malaysiako lehen ministroak baieztatu du berria. Bestalde, Malaysia Airlines aire-konpainiak MH370 hegaldiko bidaiarien senideei guztiak hilda daudela jakinarazi die.

Malaysia Airlinesen desagertutako bidariarien senideak. EFE
Malaysia
Desagertutako Malaysiako hegazkinak Indiako ozeanoan jo zuen behea

2:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

239 pertsona zeramatzan Malaysia Airlines konpainiaren desagertutako hegazkinak Indiako ozeanoan hartu zuen behea, Najib Razak Malaysiako lehen ministroak astelehen honetan iragarri duenez, prentsaurrekoan.

"Azkeneko egongunea Indiako ozeanoaren erdian izan zen, Perth (Mendebaldeko Australiako estatuan hiriburua) mendebaldean.

Najibek azaldu duenez, datu berrien eta Inmarsat salite-konpainiaren analisi aurrendarien bitartez iritsi dira ondorio horretara.

Hegazkineko bidaiariak: 153 txinatar, Malaysiako 50 (12 tripulazioa), zazpi indonesiar, sei australiar, bost indiar, lau frantziar, hiru estatubatuar, bi zeelanda berritar, bi ukrainar, bi kanadar, errusiar bat, holandar bat, taiwandar bat eta bi irandar (italiar eta austriar bati lapurtutako pasaporteekin sartu ziren).

Kuala Lumpurretik aireratu zen hegazkin, Pekinera bidean, martxoaren 8ko goizaldean, eta Malaysiako radar zibiletatik, aireratu eta 40 minutu geroago desagertu zen.

Malaysiako agintariek ez zuen gertatutakoari buruzko azalpenik eman, eta hegazkineko kutxa beltzak berreskuratzeari itxaron beharko zaio.

Bidaiari guztiak hilda daude

Halaber, Malaysia Airlinesek MH370 hegaldiko bidaiarien senideei pertsona guztiak hilda daudela jakinarazi du, BBC-k jakitera eman duenez.

SMS testu batean, konpainiak senideei "asko sentitzen" duela esan die "MH370 galdu egin dela eta bertan zeudenetako bat bera ere ez dela bizirik irten" onartu beharra. "Datorren orduetan Malaysiako lehen ministroari entzungo diozuen moduan, orain denok onartu behar ditugu Indiako ozeanoaren hegoaldean erori zela hegazkina dioten frogak", adierazi du konpainiak.

Lau objektu begiztatzea lortu du

Bestalde, Malaysia Airlineseko hegaldiaren bilaketa-lanetan dabiltzan hegazkinetako batek Indiako ozeanoko uretan flotatzen hegazkinaren lau objektu begiztatu ditu.

Txinak "informazioa eta frogak" eskatu ditu

Txinako Gobernuak Malasiari "informazio eta froga guztiak" ematea eskatu dio astelehen honetan. Azken horrek Malaysia Airlinesen desagertutako hegazkinak Indiako ozeanoan amaituko duela ondorioztatu du.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea