Mundua -

Atentatua Nigerian

40 pertsona hil dira Nigerian, atentatu batean

Telebistan futbol partida bat ikusten ari ziren zale batzuen aurka egin zuten erasoa Mubi herrian, Nigeriako ipar-mendebaldean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nigeriako Poliziak 40 pertsona hil dituen atentatu baten berri eman du. Igandean, Mubi herrian, Adamawa probintzian, futbol partida bat telebistan ikusten ari ziren zale batzuen aurka egin zuten erasoa. Partida eskaintzen ari zen aretoa jendez lepo zegoen eta inguruko herrietako lagunak ere bildu ziren bertan.

Adamawako Poliziak zenbat herritar hil diren baieztatu ez badu ere, 40 lagun hil zirela esan dute The Vanguard egunkariari egindako adierazpenetan.

Atentatua izan zen inguruko bizilagunen arabera, gutxienez 60 herritar hil zirela zabaldu du Nigeriako The Punch egunkariak.

Egunkari horren arabera, Poliziak bi lagun atxilotu zituen, atentatuaren egileak izatea egotzita, eta horietako bat ospitalean hil zen, atxiloketan izandako zaurien ondorioz.

Oraindik inork ez du bere gain hartu atentatua, baina Boko Haram talde islamistaren erasoa izan dela uste du Poliziak. Azken asteetan ekintzak gogortu ditu, eta azken urteetan milaka lagun hil dituzte honelako erasoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea