Mundua -

Israelen operazioa Gazan

Gazan indarkeria 'berehala' amaitzeko eskatu du Europar Batasunak

Jose Manuel Durao Barroso eta Herman Van Rompuy buruzagiek nabarmendu dute Israelek defendatzeko 'neurriko' eskubidea duela.

Jose Manuel Barroso eta Hernan Van Rompuy. Artxiboko irudia: EFE
Jose Manuel Barroso eta Hernan Van Rompuy. Artxiboko irudia: EFE
Jose Manuel Barroso eta Hernan Van Rompuy. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak eta Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak Gazan indarkeriari "berehala" amaiera emateko eskatu dute. Halaber, Hamasek jaurtitako koheteen aurrean, Israelek "neurriko" eskubidea duela bere burua defendatzeko, azpimarratu dute.

Ohar bateratu batean, Gaza hiru asteotan pairatzen ari den "indarkeria onartezina" dela adierazi dute. Epe horretan hil diren pertsonak, tartean emakumeak eta haur errugabeak, eta zauritutako pertsonak gogoan izan dituzte, eta ondasunak eta pertsona askoren bizibidea suntsitu izana tamalgarritzat jo dute. "Hau berehala gelditu behar da", azpimarratu dute.

Bestalde, Hamasek Israelen kontra etengabe botatzen dituen koheteak ere gaitzetsi dituzte, eta "herritarrentzat mehatxu onartezina" dela gaineratu dute.

"Israelek aitortutako mugen barruan, bakean bizitzeko eskubidea dauka", adierazi dute Barrosok eta Van Rompuyk. Horien esanetan, defentsak neurrikoa izan behar du.

"Iraganean horrelako zikloak ikusi ditugu eta badakigu operazio militarrek lor ditzaketen helburuak mugak dituztela", nabarmendu dute.

Bake iraunkorra lortzeko bide bakarra negoziatutako konponbidea dela uste dute "elkarrenganako errespetuan oinarritutako elkarbizitza izango duena oinarri".

"Sarraskia amaitu egin behar da", adierazi dute. Halaber, Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak eta nazioarteko beste hainbat buruzagik egindako eskariarekin bat egin dute, eta bi aldeei borrokari amaiera emateko eskatu diete.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Batasun europarra Gazako argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Israel albisteak Palestina Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Hamas albisteak