Mundua -

Izurritea

Ebolak 887 lagun hil ditu Mendebaldeko Afrikan

Gaixotasunak 1.603 pertsona kutsatu ditu dagoeneko, Munduko Osasun Erakundeak egindako azken zenbaketaren arabera. Bestalde, bi espainiar bakartu dituzte Monroviako (Liberia) San Jose ospitalean.

Erizain bat Monrovian (Liberia). Argazkia: EFE
Erizain bat Monrovian (Liberia). Argazkia: EFE
Erizain bat Monrovian (Liberia). Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ebola birusaren agerraldiak 1.603 pertsona kutsatu ditu dagoeneko Mendebaldeko Afrikan, horietako 887 hil dira, Munduko Osasun Erakundeak egindako azken zenbaketaren arabera.

Uztailaren 31tik abuztuaren 1era arte, izurriteak hartu dituen lau herrialdeetan (Liberia, Nigeria, Ginean eta Sierra Leonan) 163 kasu berri eta 61 hildako izan dira.

Herrialdeka, datuak ondorengoak dira:

-Ginean 13 gaixo berri zenbatu dituzte, eta 12 hildako. Ondorioz, eritasunak 485 pertsona kutsatu eta 358 hil ditu.

-Liberiak 77 kasu berri eta 28 hildako zenbatu ditu. Horrela, gaixotasunak 468 pertsona kutsatu eta 255 hil ditu.

-Bigarren gaixo baten berri eman du Nigeriak, eta beste hiru daudela uste dute, baina ez dituzte baieztatu. Azken lau egunetan ez da hildakorik izan.

-Sierra Leonak 72 kasu eta 21 hildako zenbatu ditu. Guztira, eritasunak 646 lagun kutsatu eta 273 hil ditu.

Bost erlijioso bakartu dituzte Monrovian

Bestalde, bost erlijioso bakartuta dituzte Monroviako (Liberia) San Jose ospitalean, ebolak zentroko zuzendaria hil eta gero. Horietako bi espainiarrak dira: Miguel Pajares apaiza eta Juliana Bohi moja.

Pertsona edo animalia kutsatuen odolarekin eta gorputzaren jariakinekin izandako kontaktu zuzenaren bidez kutsatzen da gaixotasuna. Eritasunak odol-isuri larriak eragiten ditu eta % 90 heriotza-tasa du.

GOARN

Munduko Osasun Erakundeak GOARN sarea martxan jarri du. GOARN nazioarteko agentziek, gobernuek, unibertsitateek eta beste entitate batzuek osatzen dute. Izurritea geldiarazteko adituei Afrikara joateko eskatu die.

Ebolaren izurrite bat Mendebaldeko Afrikan identifikatzen eta baieztatzen duten aurreneko aldia da; izan ere, orain arte Afrikako erdialdean gertatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Munduko albisteak 2024 Gaixotasunak bideoak Ebola bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak MOE albisteak gaur