Mundua -

Palestina

Netanyahu Estatu palestinarra onartzeko prest dagoela esan du Abbasek

Balizko Palestinako estatua 1967ko mugen gainean eraikiko litzateke, Palestinako Aginte Nazionalaren arabera.

Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa 1967ko mugen gainean eraikitako Estatu Palestinarra onartzeko prest agertu dela adierazi du Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak. Horren esanetan, koordenatu zehatzak finkatzea baino ez da falta.

Adierazpenok Palestinako telebista bati egindako elkarrizketan egin ditu, Maan albiste agentziak zabaldu duen informazioaren arabera.

"Ez gara A, B edo C guneen gaineko eztabaidan sartuko. Estatu bakoitzak bere mugak zehaztu behar ditu. Israel da bere mugak ezezagunak diren munduko estatu bakarra", adierazi du. Hala, bere mugak "argitzeko" deia egin dio Abbasek Israeli.

Abbasek aurreratu duenez, Saeb Erekat negoziatzaile burua eta Majid Farrasj Inteligentziako burua John Kerry AEBko Estatu idazkariarekin elkartuko dira negoziazioen gainean hitz egiteko. "Egun bat, hilabete bat itxaroteko zain gaude, baina ez gara beste 20 urtean zain egongo", ohartarazi du. Are gehiago, Israelek hitz egiteari uko egiten badio, Palestinako Aginte Nazionala erantzuteko prest dagoela adierazi du, nola egingo lukeen zehaztu ez badu ere.

"Baina, ados badaude, libre izango gara eta ez dugu Israelek gure aurkako gerra hastea bi urtetik behin", azpimarratu du. Akordioa egonagatik ere palestinarrek ez dutela "barkatuko" azpimarratu du: "Israel ez da egindako krimenez libratuko. Kriminalek ihes egin ez dezaten bide eta tresna ugari ditugu"; gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Gazako bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Israel Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Ekialde Hurbila gaur Benjamin Netanyahu