Mundua -

Eskozia

Emaitzak parera inkestetan, galdeketarako bost egun falta direla

Gaur argitaratu diren zenbait inkestaren arabera, bi emaitzen arteko aldea ez da % 8 baino handiagoa, eta baliteke baiezkoak hartu duen inertziak erreferendumaren emaitza baldintzatzea.

Ostegunean erabakiko dute eskoziarrek euren etorkizuna

1:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, igandea, argitaratu diren zenbait inkestaren arabera, estu bada ere ezezkoak lortuko du garaipena. Dena dela, orokorrean, emaitza parekatua aurreikusi dute Eskoziako independentziaren inguruko erreferendumean.

The Sunday Times egunkariak Panelbasek egindako inkesta bat publikatu du galdeketa egin aurreko azken igandean, eta horren arabera, gutxigatik, baina ezezkoak irabaziko du, Erresuma Batuan jarraitzearen aldekoek (% 50,6), independentzia nahi dutenen aurrean (% 49,4).

Garaipen zabalagoa ematen dio ezezkoari Opniumek The Observer hedabiderako egindako galdeketan: % 53 lortuko omen dute batasunaren aldekoek, eta % 47  independentzia nahi dutenek.

Antzeko emaitza aurreikusten du Survationek atzo plazaratutako inkestak ere, eta 8 puntuko aldea aterako omen diote unionistek independentistei : % 54 ezetzak, eta % 46 baietzak.

Sunday Telegraph hedabideak, bestalde, alderantzizko emaitza iragarri du; hau da, % 54 independentziaren alde, eta % 46 ezezkoaren alde.

Alex Saldmon Eskoziako lehen ministroak inkesten emaitzak jakin ondoren esan duenez, "garrantzitsuena kalean eta Eskoziako herrietan gertatzen dena da".

"Baiezkoaren aldekoek inertzia pilatuta dute, eta horrek bultzatuko gaitu datorren ostegunean. Mezu positibo bat daukagu, ekonomia oparoagoa eta gizartea justuagoa eraiki nahi dugu", esan du.

Bestalde, Alistar Darling, 'Better Together' (Hobeto bat eginda) kanpainako burua, baikor azaldu da inkesten emaitzak jakin eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ezkozia bideoak Eskoziako erreferenduma