Mundua -

Nigeria

Boko Haramek bahitutako 200 neskatoak askatzeko negoziatzen ari dira

Neskatoak askatzearen truke atxilotuta dituzten talde armatuko kideak askatzea eskatzen du.

Boko Haram talde armatuak 200 neskato bahitu zituen apirilean Nigerian. Artxiboko irudia: EiTB
Boko Haram talde armatuak 200 neskato bahitu zituen apirilean Nigerian. Artxiboko irudia: EiTB
Boko Haram talde armatuak 200 neskato bahitu zituen apirilean Nigerian. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nigeriako Gobernua eta Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeko arduradunak Boko Haram talde armatuarekin negoziatzen ari dira apirilaz geroztik bahituta dauden 200 neskatoen askapena lortzeko, segurtasun iturriek CNN telebista kate estatubatuarrari baieztatu dionez.

Azken asteotan hainbat alditan harremanetan jarri badira ere, negoziazioetan zailtasunak izaten ari direla aitortu dute. Izan ere, Boko Haramek neskatoak askatzearen truke, atxilotuta dauden talde armatuko kideak askatzea eskatzen du.

Nigeriako Gobernua prest dago, 200 neskatoren askapena lortzeko, estatuaren zaintzapean dauden Boko Harameko 30 buruzagi askatzeko .

Boko Harameko negoziatzaileek azaldu dutenez, neskatoak osasunez ondo daude eta ez dute abusurik jasan. "Ez dituzte bortxatu, ez dituzte esklabo sexual gisa saldu eta ez dute abusu sexualik jasan", adierazi dute.

Talde armatua trukea herrialdeko toki sekretu batean egiteko prest dago, baina oraindik hainbat kontu lotzeke daude. Esaterako, talde armatuak trukea pixkanaka egin nahi du, eta Gobernuak, berriz, neskato guztiak aldi berean askatzea nahi du.

Halaber, bada beste eragozpen bat ere. Izan ere, Boko Haramek atxilotuta dauden komandante guztiekin hitz egin nahi du trukea egin aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea