Mundua -

Kolonbiako bake-prozesua

FARCekin negoziatzen jarraitu nahi duela esan du Santosek

FARC gerrilla "baikor" agertu da, baina ez dagoela "garaituta" ohartarazi dio Kolonbiako Gobernuari.

Bi urte bete dira Kolonbiako bake prozesua hasi zenetik

1:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak FARCekin bake-negoziazioekin jarraitu nahi duela aurreratu du. Astelehenean utzi zituen bertan behera, gerrillak Ruben Dario Alzate jenerala bahitu eta gero.

"Armak eta indarkeria utzi behar ditugu, gatazka armatua bukatu behar dugu, horregatik impasse hau aurki konpontzea espero dut", adierazi du, Kolonbiako erdialdean egindako ekitaldi batean. Gainera, laguntza eskatu die Kubari eta Norvegiari, hau da, bake-prozesuan bermatzaile lanak egiten ari diren herrialdeei.

Hain justu, gaur bi urte betetzen dira Kolonbiako Gobernuak eta FARCek Habanan (Kuba) bake-prozesua abiatu zutenetik.

Santosen esanetan, "orain arte lortu ez dituzten aurrerapausoak eman dituzte" bake-negoziazio hauetan.

Aurreko bake-prozesuen porrota "boronda politiko eza"ren ondorio izan zela uste du Kolonbiako presidenteak, eta, beraz, Alzate jeneralaren bahiketak eragindako blokeoa "laster konpontzea" espero duela esan du.

"Negoziazioei jarraipena eman nahi diegu, kolonbiar guztiak odolustu dituen gerra hau amaitzeko", gaineratu du.

FARC, "baikor"

Bestalde, FARC gerrilla "baikor" agertu da, baina ez dagoela "garaituta" ohartarazi dio Kolonbiako Gobernuari.

"Baikor gaude orain arte lortutakoa ikusita. Ia bi urte iraun du jada Negoziazio Mahaiak, sektore guztien presioen gainetik", horren hitzetan.

Gerrillak, baina, deitoratu egin du Santosek "amore emateko zorian dagoela pentsatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea