Mundua -

Afganistan

Gutxienez 55 pertsona hil dituzte Afganistanen, eraso suizida batean

Hildakoez gain, 85 pertsona zauritu dira boleibol partida batean egindako erasoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 55 pertsona hil eta 85 baino gehiago zauritu dira Afganistanen boleibol partida batean egindako eraso suizida batean, bertako iturriek berri eman dutenez.

Antza denez, hondartzako boleibol partida jokatzen ari zela, suizida bat oinez sartu da eta gainean zeramatzan lehergaia leherrarazi du.

Hasiera batean, Afganistango Barne Ministerioak hildakoak 25 zirela zabaldu badu ere, Mukhlis Afgan Paktika probintziako gobernadorearen bozeramaileak hildakoen kopurua 55era igo du.

Erasoa 16:00etan gertatu da (12:00 GMT) Yaya Khel distrituko boleibol zelai batean, eta hildakoen artean hainbat ume eta polizia daude.

Zaurituetako asko egoera kritikoan daude eta, beraz, litekeena da datozen orduetan hildakoen kopurua handitzea.

Afganistango Parlamentuak AEBrekin segurtasun akordioa aho batez onartu ondoren gertatu da erasoa. Erabaki horren ondotik, AEBko tropak 2024ra arte izango dira Afganistanen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea