Mundua -

Klimari buruzko goi-bilera

Txina eta AEB, aurrez aurre klimari buruzko Limako goi-bileran

Txinak eta garapen bidean dauden beste hainbat herrialdek konpromisorako testua baztertu dute. Bestalde, AEBk denbora agertzen ari dela ohartarazi dute.

Klimari buruzko goi-bilera ospatzen ari dira egunotan Liman (Peru). Argazkia: EFE
Klimari buruzko goi-bilera ospatzen ari dira egunotan Liman (Peru). Argazkia: EFE
Klimari buruzko goi-bilera ospatzen ari dira egunotan Liman (Peru). Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinak eta AEBk aurkako jarrerak agertu dituzte klimari buruz Liman (Peru) egiten ari diren goi-bileran. Txinak eta garapen bidean dauden beste hainbat herrialdek konpromisorako testua baztertu dute; zeinak akordio zabalago baterako bide emango zukeen.

Klimari buruzko goi-bilera ostiralean amaitzekoa zen, baina luzatu egin dute akordio lortzen saiatzeko. Korapiloa askatzeko proposamenak gehiegizko pisua ematen die herrialde txiroei eta muturreko murrizketak eskatzen dizkie negutegi efektua eragiten duten gasen emisioan, Txinaren arabera.

"Liman adostasuna lortu behar dugu, baina egungo baldintzak ikusita, egoera blokeatuta dago", adierazi du Liu Zhenmin Txinako Atzerri Gaietarako ministro eta txinatarren ordezkaritzaren buruak.

Bien bitartean, Todd Stern ordezkari estatubatuarrak konpromisorako testua onartzeko deia egin die bileran parte-hartzen ari direnei, eta Liman akordiorik lortzen ez bada "atzerapauso larria" izango litzatekeela eta, are gehiago, datorren urteko Pariseko goi-bilerako balizko akordioa arriskuan jarriko zukeela. "Ez daukagu berriz ere negoziazio luzeak hasteko denborarik, uste dut denok dakigula hori. Denbora agortzen ari da", azaldu du.

Goi-bileraren helburua Kiotoko Protokoloa ordezkatuko duen akordio bat negoziatzea da eta behin betiko akordioa 2015eko azaroaren 30etik abenduaren 11ra Parisen egingo den goi-bileran akordioa gauzatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak Zer gertatu da munduan gaur? Ameriketako Estatu Batuak bideoak Txina argazkiak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Peru azken orduko albisteak Ingurumena Larrialdi klimatikoa albisteak