Mundua -

Belgika

Ganteko etxe batera sartu diren lau gizonetatik hiru atxilotu dituzte

Armatutako beste gizon bat dago oraindik apartamentuan eta lagun bat atxikita du. Gertakariak ez du terrorismoarekin zerikusirik.

Ganten pisu batean sartu diren lau gizonetatik hiru atxilotu dituzte

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Armatutako lau gizon Belgikako iparraldean dagoen Gante hiriko apartamentu batera sartu dira eta lagun bat atxiki dute, herrialde horretako Fiskaltzak agertu duenez. Manuel Mugica-Gonzalez Ganteko udaltzaingoaren buruak jakinarazi berri duenez, lau gizon horietatik hiru atxilotu dituzte jada, eta bakarra geratzen da etxebizitza barruan. "Hiru gizon atxilotu ditugu, baina beste bat dago oraindik apartamentuan", azaldu du

Armatutako lau gizonak goizean sartu dira izen bereko geltokiaren ondoan dagoen Dampoort auzoko etxebizitzan. Poliziak, badaezpada, ingurua itxi du, gertakaria argitu bitartean.

Bi gizonek Poliziaren esku utzi dute euren burua, eta bestea, modu baketsuan atxilotu dute agenteek. Udaltzaingoaren arabera, apartamentura sartzen saiatzen ari dira orain.

Annemie Serlippens Ganteko Fiskaltzaren bozeramailearen arabera, bahiketak ez du ekintza terroristekin zerikusirik. "Errezeloa dugu gaizkile talde baten ekintza dela; ez du terrorismoarekin harremanik", erantsi du.

Fiskaltzaren bozeramaileak azaldu duenez, Polizia Federala eta Fiskaltza ari dira operazioa zuzentzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea