Mundua -

AEB

Hilik aurkitu dute Pennsylvanian ustez sei pertsona hil dituen gizona

Stonek ustez emazte ohia eta horren bost senide hil zituen astelehenean, batzuk tiroka eta besteak labankadaka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pennsylvanian emazte ohia eta horren bost senide hiltzeagatik bilatzen ari ziren gizonezkoak bere buruaz beste egin du Filadelfiako (AEB) baso batean, Poliziak jakitera eman duenez.

Bradley William Stone 35 urteko gizonezkoak ebakiak egin dizkio bere buruari, adierazi du Risa Vetri Ferman Montgomery konderriko fiskalak.

Stonek ustez tiroz eta labankadaz hil zituen sei pertsona astelehenean. Gizonak harreman gatazkatsua zuen emazte ohiarekin 2009an banandu zirenetik, seme-alaben kustodia zela eta.

Stone AEBko Itsas Armadako kide izan zen eta Irakeko gerran parte hartu zuen. Gero, lanpostua utzi egin behar izan zuen trauma-ondoko estresa zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak