Mundua -

Israel-Palestina

Israelek Palestinari zegozkion 106 milioi euro atxiki ditu

Palestinako Aginte Nazionalak Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateko egindako eskaerarin ondotik hartu du Israelgo Gobernuak erabakia.

Israel. Artxiboko irudia: EFE
Israel. Artxiboko irudia: EFE
Israel. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Gobernuak Palestinako Aginte Nazionalari eman behar zizkion 106 milioi euroak atxiki ditu, Haaretz Israelgo egunkariak berri eman duenez. Israelen erabakia, Palestinako Aginte Nazionalak Zigor Auzitegiko kide izateko egindako eskariaren ondotik etorri da.

Diru hori, Israelek zerga bidez Palestinako lurralde okupatuetan bildutakoa da eta, Osloko Akordioaren arabera, hilero Palestinari eman behar dio jasotako zenbateko hori. 

Iragan ostegunean hartu zuen erabakia Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak eta, beraz, erabakia abenduaz geroztik indarrean dago; hain zuzen ere, 106 milioi euroak abenduan bildutakoak dira.

Israelgo Gobernuak iragarri du Palestinako buruzagiak beste herrialdeetan salatzeko asmoa duela, baldin eta Palestinak Israelen kontrako prozesuak hasten baditu Nazioarteko Zigor Auzitegian, Yediot Aharonot egunkariak berri eman duenez.

Erromako Estatua izenpetzeko Palestinak hartutako erabakiaren ondotik hartu du Israelek erabakia. Izan ere, Nazioarteko Zigor Auzitegiak Palestinak gertatutako krimenak ikertzeko eskumena izango du aurrerantzean. Horrek bidea irekiko die palestinarrei Israelgo agintarien kontrako salaketak jartzeko giza eskubideen urraketak eta gerra krimenak egitea egotzita.

Erekatek 'pirata'tzat jo ditu Israelgo agintariak

Saeb Erekat palestinarren negoziatzailea izan zenak "pirata"tzat jo ditu Israelgo agintariak, Palestinako Aginte Nazionalari eman behar zizkion 106 milioi euroak atxikitzeagatik.

Erekaten iritziz, Israelek egindakoa "lapurreta" da eta gaineratu du "Gobernuen ekintza baino piratena" dirudiela. The Jerusalem Post egunkariak berri eman duenez, Israeldik jasotako diru horrekin Palestinako sektore publikoko soldatak ordaintzen dira. Palestinako Aginte Nazionalak eta Israelgo Gobernuak sinatutako akordioaren arabera, zerga bidez abenduan jasotako dirua palestinarrei emateko betebeharra dauka Isralelek. "Diru hori palestinarrena da eta, beraz, Israelgo Gobernuak dirua atxikitzeko hartutako erabakia nazioarteko legediaren kontrakoa da eta Nazioarteko Zigor Auzitegira egindako gure eskaria frogatzen du", gaineratu du.

"Israelek egindakoa gerra krimena da, eta azken hori lehendik egindakoei gehitu behar zaio", azpimarratu du Erekatek. Gaineratu duenez, "egun argiz egindako lapurreta izan da".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Israel albisteak azken ordukoa Palestina albisteak Nazioarteko Zigor Auzitegia