Mundua -

Palestina

Abbasek berriz ere ebazpena aurkeztuko du Segurtasun Kontseiluan

Palestinako presidenteak baieztatu du aurreko astean NBEko Segurtasun Kontseiluko bozketa gainditzea lortu ez zuen testu berdina aurkeztea aztertzen ari dela.

Mahmud Abbas Palestinako presidentea. Argazkia: EFE
Mahmud Abbas Palestinako presidentea. Argazkia: EFE
Mahmud Abbas Palestinako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak igande honetan baieztatu du, berriz ere NBEko Segurtasun Kontseilura jotzea aztertzen ari dela Estatu palestinarraren aitortza lortzeko . Azaldu duenez, aurreko astean, Kontseiluko bozketa gainditzea lortu ez zuen testu berdina aurkeztea aztertzen ari da.

Jordaniak Segurtasun Kontseiluko kide izaten jarraitzen du eta, bien bitartean, behin-behineko kide gisa izendaturiko hainbat herrialde beste batzuengatik ordezkatuak izan dira.

Orain Segurtasun kontseiluko kide direnek Palestinarekiko enpatia gehiago izatea espero dute palestinarrek. Ebazpenean, 2017an lurralde okupatuetatik erretiratzea eskatzen dio Israeli; hala ere, berriz ere bozketa bat egotekotan, beto eskubidea duen AEBk kontra bozkatuko luke, ziurrenera.

"Ez dugu kale egin, NBEko Segurtasun Kontseiluak egin zigun kale. Segurtasun Kontseiluaren aurrean aurkeztuko gara berriz ere. Zergatik ez? Agian, astebete barru", adierazi du Abbasek goi kargudunekin Ramalan egindako hitzaldi batean.

"Ebazpena berriz aurkeztea aztertzen ari gara eta gure aliatuekin aztertuko dugu, bereziki, Jordaniarekin", adierazi du.

Joan den asteartean NBEKo Segurtasun Kontseiluan egindako bozketan, aldeko 8 bozka (Frantzia, Errusia eta Txina barne) , kontrako 2 (AEB eta Australia) eta 5 abstentzio (Erresuma Batua tartean) izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea