Mundua -

zinema

Fidel Castro: munduan protagonista, zineman estra

Kubatar agintaria zena hamaika zinema ekoizpenetan ikusi dugu, XX. mendeko pertsona garrantzitsuenetako bati dagokion legez, baina gutxik dakite aktore gisa saialdi bat edo beste egin zuela gaztetan.

Fidel Castro, 'Kordavisión' dokumentalaren kartel bat sinatzen. Argazkia: Cubadebate.
Fidel Castro, 'Kordavisión' dokumentalaren kartel bat sinatzen. Argazkia: Cubadebate.
Fidel Castro, 'Kordavisión' dokumentalaren kartel bat sinatzen. Argazkia: Cubadebate.

Natxo Velez | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

‘Komandantea’ eta ‘Fidelen bila’ (Oliver Stone); ‘¡Fidel!’ David Attwood zuzendariak Victor Huggo Martin eta Gael Garcia Bernal aktoreekin filmatutako telesail laburra ; Santiago Alvarez Iraultzaren kronikagilearen lanak (‘De América soy hijo… y a ella me debo’, ‘…Y el cielo fue tomado por asalto’ eta beste asko eta asko)… Fokua etengabe egon da Fidel Castrori begira, haren itzal handia harrapatu nahian.

Nolanahi den, agintari gisa hango eta hemengo begien arreta erakarri aurretik, Fidel Castro zineman tokia egiteko borrokatu zen, bi saiakeratan. 1946an, konpainiaren bi filmetan estra gisa jardun zuen, XX. mendeko protagonista nagusietakoa izango zena atzealdeko aktore betegarri izan zen bi istoriotan: ‘Holiday in Mexico’ George Sidneyren komedia musikala eta ‘Easy to Wed’ Esther Williams 'sirenatxoarentzat' idatziriko lana, zeinetan Castro igerileku ertzean agertzen baitzen, izarrari so.

Hala ere, orduan seguru asko pentsaezina egingo bazitzaion ere, castingek, probek eta aktore ibilbide erdipurdikoak barik, Iraultzak eta agintaritza politikoak eman zizkioten, XX. mendearen bigarren erdialdeko historian paper protagonista ez ezik, telebista eta zinema pantailetan minutuak ere Fidel Castro zenari. 1959tik aurrera, Batista diktadorearen aurkako Iraultzaren buru izan zenetik, Castro ohiko figura izan zen pantailetan,elkarrizketa eta dokumentaletan batik bat.

Komandantea zenaren artxiboko irudiak hamaika zuzendariren filmetan sartu dituzte: Alfred Hitchcock (‘Topaz’, Gerra Hotzean girotua), Robert De Niro (‘Artzain ona’)… Stonek berak ere haren irudiak erabili zituen, dokumental bikoitza filmatu aurretik (‘JFK’), eta Julian Schnabelek gauza bera egin zuen, ‘Ilundu aurretik’ Javier Bardem aktorea Reinaldo Arenas idazle eta poeta izan zen filmean. Gainera, Elia Suleiman aktoreak ere erabili zituen Castroren hitzaldien irudiak ‘7 egun Habanan’, besteak beste, Benicio del Toro eta Julio Medem donostiarrarekin batera zuzendutako filmean.

Bestalde, aktore askok eta askok egin dute kameraren aurrean kubatar agintaria zenarena: Gonzalo Menendez (‘Hiri galdua’), Demian Bichir (‘Che, argentinarra’ eta ‘Che: Gerrilla’), Enrice Lo Verso (‘Che Guevarra’ gerrillari argentinarrarena Eduardo Noriegak egiten duen filmean) eta Juan Luis Galiardo zena ere (‘I love Miami’).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea