Mundua -

Profila

Alexis Tsipras, ezkerra suspertu duen buruzagia

Tsipras ospetsu egin zen 2012ko maiatzan, haren alderdia (Syriza) herrialdeko bigarren indar politikoa bihurtu zenean.

Alexis Tsipras. Argazkia: EFE
Alexis Tsipras. Argazkia: EFE
Alexis Tsipras. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexis Tsipras (Atenas, 1974) Koronelen diktadura amaitu eta egun gutxira jaio zen Grezian. Aipaturiko diktadura 1967ko apirilaren 21ean hasi eta 1974ko uztailaren 24an amaitu zen, Greziako Hirugarren Errepublika aldarrikatuta.

Ikasle garaitik, buruzagi gisa nabarmendu zen eta hezkuntza erreformen kontrako protestatan parte hartu zuen. Halaber, Greziako Alderdi Komunistako (KKE) gazteen erakundeko kide izan zen.

Sobietar Batasuna jausi ondoren, Greziako Alderdi Komunistaren barruan (KKE) zatiketa izan zen eta militante gehienek koalizioa utzi zuten, baina gutxiengo batek alderdian jarraitu zuen.

Tsiprasek alderdian segitzea erabaki zuen, eta 2004an ezkerreko hainbat alderdik bat egin eta Syriza Ezkerreko Koalizioa osatu zuten.

Lanbidez, ingeniari zibila da eta haren ibilbide politikoa 2006an hasi zen, hain zuzen ere, Atenaseko alkategai izendatu eta botoen % 10,6 eskuratu zuenean. Uste baino emaitza hobeak lortu zituen Atenaseko hauteskundeetan eta 2008 hasieran Synasmpismo alderdiko presidente izendatu zuten (Syriza koalizioa osatzen duenetako bat).

Tsiprasek haren diskurtso politikoa gogortu zuen eta horrek zatiketa eragin zuen alderdiaren barruan. Hortik, Dimar alderdia sortu zen.

Edonola ere, Tsipras 2012ko maiatzan egin zen ospetsu, pronostiko guztien kontra, Greziako bigarren alderdi bihurtu zenean. Ordura arte, haren alderdiak botoen % 3 eta % 5 artean eskuratzen zituen, baina austeritatearen kontrako programari esker, emaitza nabarmen hobetu zituen.

2012ko hauteskundeen ondotik, Tsiprasek Syriza koalizioa osatzen zuten alderdiak bateratzeko bideari ekin zion.

2014ko Europako hauteskundeetan, Syriza izan zen alderdi bozkatuena Grezian eta ia 4 puntuko aldea atera zion Demokrazia Berriari, Andonis Samaras presidentearen alderdiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea