Mundua -

Denboralea

Elur-denborale historiko batek New York geldiarazi du

Elurteak, haizeteak eta hotzak milioika herritarri eragin diete. Hiri barruko ohiko trafikoa erabat etenda dago eta 6.500 hegaldi inguru bertan behera utzi dituzte.

New York. EFE.
New York. EFE.
New Yorkeko metro, autobus eta tren zerbitzuak, bertan behera

01:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo iluntzetik New York geldirik dago, elur-denborale historikoa botatzen ari delako herrialdearen ipar-ekialdean. Harik eta elurtea baretu arte, herritarrei etxetik ez ateratzeko deia egin die Bill de Blasio alkateak.

Hiri barruko trafikoa etenda dago ohiko ibilgailuentzat, atzo gaueko 23:00etatik. Larrialdietarako ibilgailuentzat bakarrik dago zabalik.

New Yorkeko metro zerbitzua ere etenda dago; egunero, 24 ordutan, sei milioi bidaiari baino gehiago hartzen ditu metroak. Gainerako garraio zerbitzuak ere bertan behera utzi dituzte. Beraz, hiri barruko joan-etorriak oinez egitera behartuta daude herritarrak.

new york elurra nieve EFE

New  York eta inguruko beste zazpi estatutako 29 milioi herritarri eragin die denboraleak; New Jerseytik hasi eta Mainerainoko eskualde denetan ezarri dute larrialdi egoera. Tartean da, Boston hiria. Han ere, New Yorken bezala, hiri barruko trafikoa guztiz etenda dago.

Atzo iluntzean indarra hartu zuen elurteak eta, aurreikuspenen arabera, gaur gauera arte ez da baretuko denboralea.

Orduko 40 kilometroko haizeteak, tarteka orduko 100 kilometroko ufadekin, izango dituzte gaur egun guztian zehar. Hotz-sentsazioa hiru gradu zero azpikoa izango da, batez beste.

New Yorkeko alkateak gauerdian egin duen agerraldian esan duenez, 5-7 orduko zentimetroko elur-geruza botatzea espero unerik da gogorrenean. Metro erdiko elur-geruza izatera iritsiko direla uste dute.

Hegaldiak, bertan behera

Bestalde, atzotik denera 6.700 hegaldi utzi dituzte bertan behera. JFK New Yorkeko aireportu nagusienean eta Newark New Jerseykoan geldirik dago aire-trafikoa.

Aireportu horietan lur hartu edo aireratu behar zuten hegaldi guztiak eten dituzte.

Nazio Batuen Erakundean atzo eta gaur egitekoak ziren bilera guztiak atzeratu egin dituzte. Gaur, besteak beste, Holokaustoa gogoratzeko ekitaldi berezia zuten deituta.

Wall Street, martxan

Bien bitartean, wall streeteko operazioak eguneroko martxari eusten diote eta ez da aparteko gora beherarik sumatu burtsan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
New York berriak Denboraleak argazkiak