Mundua -

Eurotaldea

Erreskatea lau hilabete luzatzea adostu dute Eurotaldeak eta Greziak

Lau hilabeteko luzapena izango da, eta Greziak erreforma zerrenda zabala aurkeztu beharko du astelehenerako.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Aurreakordioa lortu dute Greziaren erreskatea luzatzeko

0:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko Ekonomia ministroek hirugarren saiakeran lortu dute Greziaren finantza laguntzarako programa sei hilabetez luzatzeko akordioa, Jerone Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak baieztatu duenez. Agintari europarrak zehaztu du lau hilabeteko luzapena izango dela, eta Greziak "erreforma sorta zabala" aurkezu beharko duela.

Alemaniak, Greziak eta troikak Eurotaldearen bileraren aurretik egindako itunari esker lortu dute akordioa.

"Ostegunean sei hilabeteko luzapena eskatu zuten, baina gure erabakia lau hilabetez luzatzea izan da", adierazi du Dijsselbloemek, Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek Bruselan egin duten premiazko bileraren ostean.

Gaineratu duenez, "gure arteko konfiantza aurkitzea zen helburua. Gaur gauekoa lehenengo pausoa izan da konfiantza berreraikitzeko prozesu luze honetan".

"Azken egunotako lana baliagarria izan dela, akordioa gauzatu dela eta akordioaren xehetasunak jasotzen dituen adierazpena badagoela baieztatzen dizuet", azpimarratu du Herbehereetako Finantza ministro ere badenak.

Era berean, Greziak "luzapenean izango duen diru funtsarekin bankuak birkapitalizatu" ahal izango dituela jakinarazi du.

Greziaren konpromiso gehiago

Zehaztu duenez, akordioa lortzeko, Greziak "konpromiso gehiago" hartu behar izan ditu, eta hitz eman behar izan du "ez dituela neurriak bertan behera utziko eta ez duela zerga alorrean alde bakarreko neurririk hartuko".

Gaurko akordioa Eurotaldeko Estatuetako Parlamentu batzuen (Alemania, Finlandia, Estonia eta Herbehereak) oniritzia jaso beharko du datorren astean, erreskaterako programa otsailaren 28an amaitu aurretik.

Eurotaldea Lagarde Moskovici Dijsselbloem efe

Lagarde, Moscovici eta Dijsselbloem. Argazkia: EFE

Greziak erreforma zerrenda bat aurkeztu beharko du astelehenerako, eta troika osatzen duten erakundeek (Europako Banku Zentrala, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Batzordea) ebaluatu egin beharko dute, Euroguneko eta Greziako iturrien esanetan.

Asteleheneko azterketa, telefonoz

Bestalde, Pierre Moscovici Ekonomikoa eta Finantza Gaietarako komisarioa akordioarekin pozik agertu da, eta ?Greziarentzako zein eurogunearentzako adostasun bat ezinbestekoa? zela ziurtatu du.

Akordioa astelehenean zehazturik izateko talde teknikoek lan egingo dutela erantsi du Moscovicik. Atenasek astelehenean aurkeztu beharrekoaren azterketa telefonoz egingo dutela esan du, hau da, ez da bilera berririk izango Bruselan.

Apirila

Erakundeek erreformen zerrenda apirilaren amaieran zehaztuko dutela azaldu du Cristine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak.

?Erakundeek luzatu berri duten programaren amaiera onartzen baldin badute bakarrik, falta den 1.800 milioi euroko tartea ordaintzea posible izango da?, ohartarazi du Lagardek, baita Greziak Europako Banku Zentralari (EBZ) eskatutako 1.900 milioi euroak transferitzea ere.

Bankuei laguntzeko aldi baterako erreskate funtsaren 10.900 milioi euro Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsera itzuliko direla esan du Klaus Regling EBZko zuzendariak, baina lau hilabete luzatuko dutela erantsi du.

Grezia Varufakis efe

Yanis Varufakis Greziako Finantza ministroa. Argazkia: EFE

Greziak ?orrialderi buelta eman dio?

Euroguneko kideekin adostutako akordioarekin Greziak ?orrialdeari buelta? eman diola adierazi du Atenasek. Hauteskundeetan herriak emandako agindua errespetatuz egin duela goraipatu du Exekutiboak.

Yanis Varufakis Greziako Finantza ministroa akordioarekin pozik agertu da, ?murrizketa gehiago? saihesten dituelako, hala nola, pentsioen murrizketa edo BEZren igoera bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Greziako berriak