Mundua -

Erreskatearen luzapena

Greziak astearte honetan aurkeztuko du erreforma zerrenda

Greziako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, astearte honetan bidaliko diete zerrenda Eurotaldeko kideei, eta arratsaldean telekonferentziaz eztabaidatuko dituzte neurriak.

Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministroa. Argazkia: Efe
Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministroa.
Greziak astearte honetan aurkeztuko du erreformen zerrenda

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Gobernuak azkenean astearte honetan aurkeztuko die erreskatea lau hilabetez luzatzeko akordioa lortzeko hitzeman zuen erreforma zerrenda Euroguneko estatu kideei.

Greziako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, astearte honetan bidaliko diete zerrenda Eurotaldeko kideei, eta arratsaldean telekonferentziaz eztabaidatuko dituzte neurriak. Hala ere, aipatu iturriek ez dute zehaztu zerk eragin duen atzerapena.

Goizean, berriz, Greziako Ministroen Kontseiluak eta Syrizaren talde parlamentarioak eta zuzendaritzak bilerak egingo dituzte, aipatu iturrien arabera.

Salonica Egitasmoa deiturikoaren lehenengo neurri sorta sartuko dute zerrendan, Syrizak hauteskunde kanpainaren aurrean aurkeztu zuen programaren neurriak, Gobernura iritsiz gero indarrean jarri beharrekoak.

"Giza krisia"ri dagozkion ekimenak sartuko lirateke lehenengo sorta horretan: argindarra doan ematea eta elikagai kupoiak ematea pobreziaren mugatik behera bizi diren 300.000 familiari eta herritar guztiei osasun publikorako sarbidea ematea, besteak beste. 700 eurotik beherako pentsioen aparteko ordainsaria ere sartuko dute bertan.

Aipatu egitasmoko bigarren neurri sortaren zati bat ere joango da zerrenda horretan, Ogasunari eta Gizarte Segurantzari zorra itzultzeko aukerak hobetzeari, eta lehenengo etxebizitzak ez kentzeko neurriei dagozkionak.

Aipatu iturriek gaineratu dutenez, zerga iruzurraren eta ustelkeriaren kontrako neurriak ere aipatuko dituzte, izapide burokratikoak saihesteko ekimenekin eta Administrazio Publikoaren erreformarekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grezia