Mundua -

Akordioa

Minak desegiteko akordioa lortu dute Kolonbiako Gobernuak eta FARCek

Minak dauden inguruen garbiketa lanak egingo dituzte. Norvegia arduratuko da lan horiek kudeatzeaz.

Humberto de la Callek eta “Ivan Marquez” akordioaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Humberto de la Callek eta “Ivan Marquez” EFE
Kolonbiako gobernuak eta Farcek akordio historia lortu dute

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuak eta FARC gerrillak ezkutuan dauden minak eta leherkariak desegiteko akordioa hitzartu dute. Habanan egiten ari diren elkarrizketen baitan adostu dute akordioa. Minak dauden inguruen garbiketa lanak egingo dituzte. Norvegia arduratuko da lan horiek kudeatzeaz.

Adostutakoa azaltzeko prentsaurrekoa eman dute bake prozesuaren inguruko elkarrizketetan parte hartzen ari diren Kubak eta Norvegiak. Humberto de la Callek eta “Ivan Marquez”ek, Kolonbiako Gobernuko eta FARCeko ordezkariak, ere parte hartu dute prentsaurrekoan.

“Leherkariek herritarrei sor diezaieketen arriskua ekiditeko eta konfiantza eraikitzeko helburuarekin adostu dugu akordioa”, adierazi dute prentsaurrekoan parte hartu duten ordezkariek.

Humberto de la Callek jakitera eman duenez, “Kolonbiako Gobernuko ordezkariek eta gerrillak elkarrekin lan egingo dute garbiketa lanetan”. Norvegiak kudeatuko ditu lan horiek.

Luciano Marin Arangok, “Iban Marquez” bezala ezagunak, ere akordioaren aldeko hitzak izan ditu. FARCeko ordezkariak esan duenez, “egun garrantzitsua da bake prozesuarentzat”.

“Elkarrizketa eredu” baten baita egingo dute prozesu guztia eta herritarrei garbiketa lanen inguruko informazioa helaraziko diete. Minen garbiketa lanetan aditua den Norvegiako enpresa batek kudeatuko ditu lanak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea