Mundua -

Txile

4.514 pertsona ebakuatu dituzte, Calbuco sumendiaren erupzioagatik

Txileko Barne ministroak adierazi duenez, 'beharrezkoa da sumendiaren inguruko hogei kilometroak jendez hustea'.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Salbuespen egoera Txilen, Calbuco sumendiaren inguruan

00:57

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

4.514 pertsona ebakuatu dituzte Txilen eta beste 237 lagun inguruko aterpetxeetara eraman dituzte Calbuco sumendiaren erupzioa dela eta, Txileko Gobernuak ostegun honetan berri eman duenez.

Rodrigo Peñailillo Txileko Barne ministroak adierazi duenez, "beharrezkoa da sumendiaren inguruko hogei kilometroak jendez hustea" eta jakinarazi du eskolak eten dituztela Panguipulliko, Los Lagoseko eta Lago Rancoko komunatan. Halaber, Los Rios eskualdeko hainbat muga-postu itxita daude sumenditik datorren errautsa tarteko.

Michelle Bachelet Txileko presidentea kaltetutako eremua ikusten izan da. "Bakartuta egon daitezkeen pertsonak erreskatatzeko lanetan ari gara oraindik", adierazi du. Bacheletek airetik ikusi du ingurua eta kaltetutako herritarrei bisita egin die Puerto Montt herrian, Txileko Gobernuak twitter sare sozialean jakinarazi duenez.

Calbuco sumendia asteazkenean piztu zen, 43 urtez lozorroan egon eta gero. Ondorioz, ke eta errauts laino handia sortu zen, Txile eta Argentina arriskuan jarriz.

Salbuespen eta hondamendi egoera, Txilen

Txileko Gobernuak salbuespen eta hondamendi egoera ezarri du Calbuco sumendiaren inguruko komunatan, herrialdearen hegoaldean, azken orduotan izandako bi erupzioen ondotik.

Halaber, osasun alerta ezarri du Gobernuak Llanquihue eta Puerto Octay probintziatan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Hondamendi naturalak albisteak Eguneko albisteak Txileko albisteak Sumendiak