Mundua -

Larrialdi egoera

EB aztertzen ari da Nepali babes ekonomikoa ematea

Era berean, Txinak 40 adituk osatutako talde bat bidaliko du; Frantzia Nepal laguntzeko prest agertu da eta Israelek, halaber, erreskate eta bilaketa taldeak, eta medikuak, bidaliko ditu.

EBko Atzerri Politikako burua, Federica Mogherini. Argazkia: EFE
EBko Atzerri Politikako burua, Federica Mogherini. Argazkia: EFE
EBko Atzerri Politikako burua, Federica Mogherini. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak (EB) iragarri du aztertzen ari dela Nepali babes ekonomikoa helaraztea gaur, larunbatean, 7,9 graduko lurrikara "suntsitzaileak" 1.457 hildako eragin eta gero.

"Aztertuko dugu nola lagun diezaiokegun Nepali hondatutako eta kaltetutako eraikinen inguruan eta herritarrak nola babestu", esan dute Federica Mogherini EBko diplomaziako buruak, Neven Mimica Garapen ordezkariak eta Chirstos Stylianides Laguntza Humanitarioa eta Krisiei Erantzuteko departamentuen ordezkariek.

"Nepalera nolabaiteko babes ekonomikoa bidaltzea eztabaidatzen ari gara", EBko aipatutako hiru ordezkariek gaineratu dutenez.

Bestalde, Txinak 40 adituk osatutako talde bat bidaliko du, laguntza humanitarioa helarazteko, Askapeneko Herri Armadaren egunkari ofizialaren arabera.

Txinako taldeko kideak adituak dira nazioarteko erreskateetan, eta horren moduko operazioetarako hezita dauden sei txakurrek osatzen dute.

Halaber, Françoise Hollande Frantziako presidenteak elkartasuna helarazi dio Nepali eta, iragarri duenez, prest dago Nepalen laguntza eskaerari erantzuna emateko.

Kanpo Arazoetarako Ministerio frantziarrak, gaineratu duenez, krisi mahaia osatu du, hondamendia gertatu den inguruan egon litezkeen frantziarrei laguntzeko.

Israelek, horren ildotik, erreskate eta bilaketa taldeak, eta medikuak, bidaliko dituela iragarri du, hedabide israeldarren esanetan.

Taldeak berehala bidaltzea erabaki dute Israeleko agintariek, lurrikara izan den lekutik gertu bilaketa eta erreskate lanetan lagun dezaten.

Gainera, kanpaina-ospitale bat eraikiko du Katmandun, lurrikaran zauritutako lagunak artatzeko.

Ildo berean, AEBk hondamendiei aurre egiteko talde bat bidaliko dute Nepalera eta milioi bat dolarreko laguntza onartu dute, Jeremy Konyndyk Atzerriko Hondamendien Bulegoko zuzendariak berri eman duenez. Horren esanetan, diru laguntza ekonomikoa "berehalako beharrak" asetzeko erabiliko da.

Gobernu britainiarrak aditu talde bat bidaliko du Nepalera erreskate lanetan laguntzeko. Justine Greening Nazioarteko Lankidetza ministroaren arabera, zortzi adituz osatutako talde bat Nepalera abiatuko da gaur gauean eta Nepaleko agintariekin batera tragediaren neurria tamaina neurtuko dute.

Bestalde, Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiak iragarri duenez, erakundea Nepali laguntzeko neurriak aztertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Txina