Mundua -

Iruzkina

Bi garaile argi eta galtzaile mordoa

Eskoziako nazionalistek nahi dutena egin dezakete eta Cameron gehiengo osotik gertu dago. Beste guztiek porrot umiliagarriak izan dituzte.

Nicola Sturgeon, emaitzak ospatzen. EFE
Nicola Sturgeon, emaitzak ospatzen. EFE

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikusmin handia piztu ondoren,  Erresuma Batuko hauteskundeek bi irabazle argi utzi dituzte: Eskoziako Alderdi Nazionala eta Alderdi Kontserbadorea.Eskoziako nazionalistek, Eskoziari Westminsterren dagozkion ia eserleku guztiak lortu dituzte. Emaitza honekin nahi dutena egin dezaketela esan genezake, baita independentziari buruzko beste erreferendum bat egin ere etorkizun ez urrunean.Horrez gain, Erresuma Batuko politikan erabakigarriak izan daitezke eskoziarrak, baina gerta liteke horren beharrik ez izatea. Izan ere, gehiengo absolututik gertu da David Cameronen Alderdi Kontserbadorea. Nahikoa luke, adibidez, Ipar Irlandako unionisten babesa gobernatzeko.Beste guztiek porrot umiliagarriak izan dituzte. Laboristak esperotako emaitzen oso azpitik daude, eta liberaldemokratak, ia desagertuta. UKIP, alderdi ultranazionalista eta ultraeskuindarra, ahul sartu da Westminsterren.Hor dago Cameronen garaipenaren gakoetako bat: eskuineko botoei eutsi egin diela, jakina, programa eskuindarragoa egin eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eskozia berriak Erresuma Batua argazkiak