Mundua -

Estatu Islamikoa

Gutxienez 21 hildako eta 100 zauritu atentatu batean, Saudi Arabian

Estatu Islamikoak hartu du bere gain erasoa. Erasotzaileak Bin Imam Ali Abi Talib meskitaren barruan leherrarazi du gerrikoan zeraman lehergailua, eguerdiko otoitzaren garaian.

Saudi Arabiako atentatua. Argazkia: Efe
Saudi Arabiako atentatua.
Saudi Arabiako atentatua. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 21 pertsona hil eta 100 bat zauritu dira Al Qadihko (Saudi Arabia) meskita baten kontrako atentatu suizida batean, xiiak gehiengoa diren eskualde batean.

Saudi Arabiako Barne Ministerioaren arabera, erasotzaileak Bin Imam Ali Abi Talib meskitaren barruan leherrarazi du gerrikoan zeraman lehergailua, ostiraleko eguerdiko otoitzan, musulmanentzat asteko hitzordu garrantzitsuenean.

Ordu batzuetara, Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa. Aurreko azaroan, Abu Bakr al Bagdadi Estatu Islamikoko buruzagiari egotzitako grabaketa batean, gerrarako deia egin zuen Saudi Arabian.

Hala, Al Bagdadik Saudi Arabiako xiien, Al Saud agintariaren senideen eta soldaduen kontra altxatzeko deia egin zien jarraitzaileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Atentatuak argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Zer gertatzen ari da Saudi Arabian?