Mundua -

Errusia

Mugimendu homosexual errusiarraren burua atxilotu du Poliziak

Moskuko Udalaren baimenarik gabe, homosexualen aldeko martxa egiten saiatzeagatik atxilotu dute Nikolai Alekseyev.

Homosexualen aldeko martxa egiten saiatzeagatik atxilotu dute Nikolai Alekseyev. Argazkia: EFE
Hainbat atxilotu Moskun egin nahi zuten homosexualen martxan batean

1:16

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nikolai Alekseyev mugimendu homosexual errusiarraren buruzagietako bat atxilotu dute gaur Moskun, Udalaren baimenik gabe, homosexualen aldeko martxa egiten saiatzeagatik.

Alekseyevek atxiloketaren berria baieztatu du Instagramen bitartez. Tverskaya kalean harrotasunaren martxa egitera zihoala, hainbat ekintzaile erradikal ortodoxok eraso egin diote, tokiko komunikabideek zabaldu dutenez.

Mugimendu homosexualaren beste jarraitzaile batzuk horri laguntza eskaini diote eta, horren ondorioz, liskarra jazo da. Hori dela eta, kale horretako trafiko-zirkulazioa itxi behar izan dute.

2006. urteaz geroztik gay harrotasunaren martxa ospatzeko eskaerari ezetza eman diote Alekseyevi. Dena dela, hainbat ekintzaile kalera ateratzen dira, eta ultranazionalisten eta erradikal ortodoxoen aurka egiten dute. Horren ondorioz, borrokaldi handiak eta atxiloketak izaten dira.

Adingabeen artean homosexualitatea sustatzea debekatu zuen 2013an Errusiak. Sexu-gutxiengoaren arabera, lege horrek adierazpen askatasuna urratzen du.

Duela gutxi Errusian egindako inkesta baten arabera, errusiaren % 37k uste du homosexualitatea sendatu beharreko gaitza dela.

Bestalde, ekintza homosexualengatik espetxe zigorra aurreikusten zuen Errusiako Zigor Kodearen 121. artikulua 1993. urtera arte egon zen indarrean. Homosexualitatea buruko gaixotasuntzat jotzeari utzi zioten urte horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mosku bideoak Errusia Homofobia munduan LGTBI+ albisteak