Mundua -

Eurogunetik at?

Varoufakis: 'Schäuble 'grexit'aren aldekoa zen 2012an'

"Ez egin kasurik eskaintza mahaigainean ez dagoela esaten dutenei. Noski badagoela, hori da nahi dutena eta", esan du Greziako Finantza ministroak elkarrizketa batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministroak Frankfurter Allgemeine Zeitung aldizkarian baieztatu duenez, Alemaniak Grezia eurogunetik irtetea nahi du aspalditik, eta ziur agertu da zordunekin akordioa lortuko dutela, datorren astean.

"2012an, Schäuble jaunak (Alemaniako Finantza ministroa) argi aditzera eman zuen 'grexit' egitea nahiago zuela", esan du Varoufakis gaur, larunbata, aldizkariak aurreratutako elkarrizketan.

Gainera, ministroa ziur agertu da greziarrek ezetz bozkatuko dutela biharko erreferendumean eta bere Gobernuak iraungo duela galdeketa egin eta gero.

"Badakit Gobernu alemaniarrak besterik nahiago duela, baina greziarrek seguruenik ez. Gugan konfiantza dute", gaineratu duenez.

Galdeketaren emaitza gorabehera, datorren aste hasieran akordioa egongo da Greziaren eta zordunen artean, esan du. "Astelehenean ituna izatea espero dugu".

Gehiengoak baiezkoaren alde bozkatzekotan, zordunen (Nazioarteko Diru Funtsa, Europako Banku Zentrala eta Europako Batzordea) araberako akordioa gailenduko litzateke, zehaztu duenez.

"Ez egin kasurik eskaintza mahaigainean ez dagoela esaten dutenei. Noski badagoela, hori da nahi dutena eta",  Varoufakisen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Alemania albisteak Greziako albisteak