Mundua -

Lanzaroten

Estatu Islamikoarentzat neskatilak erreklutatzeagatik atxilotu dute

Poliziak ohar bidez jakitera eman duenez, emakumeak EIren kontrolpean dauden guneetara bidaiatzeko laguntza ematen zien.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak emakumezko bat atxilotu du Arrecifen, Lanzaroten, neskatilak eta nerabeak Estatu Islamikoarentzat erreklutatzea egotzita.

Poliziak ohar batean jakitera eman duenez, emakumeak Estatu Islamikoaren kontrolpean dauden guneetara bidaiatzeko laguntza ematen zien.

Atxilotua espainiarra da, eta, Barne Ministerioaren arabera, Siriako Estatu Islamikoaren kideekin harreman zuzena zuen.

Gaurko atxiloketarekin 40 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte aurten Estatu Islamikoarekin elkarlanean aritzea leporatuta. Gehienei gazteak Estatu Islamikoarentzat erreklutatzea egotzi diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea