Mundua -

Ihesaldia presondegitik

'Chapo' Guzmanekin kontaktua izan zuten pertsonak ikertzen ari dira

Ihesaldia gertatu zenean 30 langiletik gora zeuden lanean presondegian, eta guztiak ari dira galdeketei erantzuten.

Chapo Guzmanek ihesaldian izan dituen laguntzak ikertzen ari dira

1:32

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko Gobernua Joaquín 'El Chapo' Guzmán narkotrafikatzailearen ihesa bideratu zuen laguntza-sarea ikertzen ari da, bereziki preso egon zeneko 16 hilabeteetan izan zituen bisitak eta haren zainketaren ardura zuten hainbat mailatako funtzionarioak. Agintarien arabera, "guztiak dira susmagarriak".

Altiplano Mexikoko estatuko kartzelaren planoak nola eskuratu ahal izan zituzten ere ikertzen ari dira, segurtasun nazionalari eragin diezaioketen gaien artean baitago sailkatuta. Plano horiei esker, 1,5 kilometroko luzera duen tunel bat eraiki ahal izan zuten ihesa prestatzeko.

Mexikoko El Universal egunkariaren esanetan, ihesaldia gertatu zenean 30 langiletik gora zeuden lanean presondegian, eta guztiak ari dira galdeketei erantzuten, baita Valentín Cárdenas presondegiko zuzendaria eta Guzmani botikak ematen zizkioten sendagileak ere.

Atzo, igandea, Delinkuentzia Antolatua Ikertzen Espezializatutako Prokuradoreordetzara eraman zituzten horietako 18, eta kartzelan bertan ari dira deklaratzen beste 13.

Uraren Batzorde Nazionalak presondegitik hurbil uztailaren 3tik 5era egindako mantentze-lanak ere ikerketapean daude. Bost hodi aldatu eta beste hogei sendotu zituzten; lan horietan 800 langilek hartu zuten parte eta makina astunak erabili zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak gaur Mexiko albisteak