Mundua -

New Delhi

Gazte batek aitortu du 15 haur bortxatu eta hil dituela Indian

24 urteko gazteak onartu du neskatoak eta mutikoak berarengana joatea lortzen zuela, karameluak edo dirua erabilita eta, ondoren, bortxatzen eta hiltzen zituela; hilotzak ehorzten edo botatzen zituen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek onartu egin du 15 haur bortxatu eta hil dituela azken zazpi urteotan, New Delhin sei urteko neskato baten  heriotzarekin lotura duelakoan atxilotu eta gero.

Ravinder Kumar -24 urte- uztailaren 16an atxilotu zuten, Poliziak uste baitzuen lotura izan zezakeela neskato baten desagerpenarekin eta, ondorengo egunetan, 15 ume bortxatu eta hil izana aitortu du, esan du gaur, igandea, Vikramjeet Singh hiriburuko Poliziako buruak, prentsaurrekoan.

"Uztailaren 14an Begumpurren adingabe baten desagerpenaren berri izan genuen eta Ravinder Kumar atxilotu genuen 16an, ikerketa egin eta gero", gaineratu du Singhek.

"Galdeketan, berak aitortu du krimena eta, gainera, 2008tik gutxienez beste 14 umeri sexu gehiegikeriak egin erail dituela onartu du", poliziaren arabera.

Singhek azaldu du Kumar beste zazpi kasurekin -hiriburuan zehar- lotzea lortu dutela, momentura arte.

Itaunketan, gazteak onartu du neskatoak eta mutikoak berarengana joatea lortzen zuela, karameluak edo dirua erabilita eta, ondoren, bortxatzen eta hiltzen zituela; hilotzak ehorzten edo botatzen zituen.

Izan ere, Kumar iaz atxilotu zuten ume bat jazartzeagatik, baina ondoren aske utzi zuten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea