Mundua -

Frantzia eta Ingalaterra

Cameronek eta Hollandek immigrazioari aurre egitea adostu dute

Calais portuko inguruetan segurtasuna indartzea erabaki dute biek, azken egunotan milaka pertsona Ingalaterrara heltzen saiatu eta gero, eurotunelaren bidez.

300 saiakera bart, Eurotuneletik Britainia Handira heltzeko

1:38

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak eta Françoise Hollande Frantziako presidenteak legez kanpoko immigrazioari aurre egitea erabaki dute, Calais portu frantziarrak sortuta krisiaren ostean, hainbat pertsona Ingalaterrara heltzen saiatu eta gero, eurotunelaren bidez.

Cameronek atzo hots egin zion Hollandi eta, hala, Calaisen eta Coquellesen egoera aztertu zuten, azken egunotan hainba etorkin Frantzia eta Ingalaterra lotzen dituen tunelean sartzen saiatu eta gero, Downing Streetetik ohar baten bidez esan dutenez.

Biak kezu agertu dira gaur eguneko "segurtasun erronken" inguruan eta berretsi egin dute "elkarrekin lanean" jarraituko dutela "legez kanpoko immigrazioak eragiten dituen arazoei aurre egiteko".

Gainera, biek gogorarazi dutenez, Eurotunnel enpresarekin (kanalean jarduten da) ere lanean diharduko dute, ingurua zaintzeko eta Frantziako eta Ingalaterrako funtzionarioek egoera aztertuko dute, hobetu ahal izateko.

Cameronek iragarri zuen Erresuma Batuak "zakur gehiago, hesi gehiago eta laguntza gehiago" bidaliko duela Calaisen segurtasuna indartzeko. Bertan 3.500 lagun baino gehiago saiatu dira eurotunelean sartzen, Ingalaterrara heltzeko asmotan.

Frantziako Gobernuak, bestalde, 120 agente bidalitu ditu segurtasuna sendotzeko, eta Londresek 7 milioi libra inbertituko dituela iragarri du, babes gune bat egiten, Erresuma Batura dihoazen kamioientzat, eta Coquellesen segurtasun hesia berria egiteko, gaur egunekoa baino sendoagoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Herria Erresuma Batua argazkiak Frantzia bideoak François Hollande albisteak David Cameron bideoak