Mundua -

Etxe Zuria

Klima-aldaketaren 'mehatxuari' aurre egiteko plana aurkeztu du Obamak

“Klima-aldaketak segurtasun nazionala berehala arriskuan” jarriko duela onartu du Pentagonoak, AEBetako presidenteak gogorarazi duenez.

Barack Obama, klima aldaketa. EFE
Barack Obama, klima aldaketa. EFE
Obamak karbono dioxidoaren isurketak %32 jaistea du helburu

0:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Klima-aldaketaren “mehatxu handiari” aurre egiteko egitasmoa aurkeztu du gaur Barack Obama Ameriketako Estatu Batuen presidenteak. “Zerbait egiteko gaitasuna duen azken belaunaldia gara”, ohartarazi du.

“Klima-aldaketa etorkizuneko belaunaldientzako mehatxurik handiena da”, adierazi du AEBetako presidenteak Etxe Zurian. Datozen hilabeteetan Parisen egin beharreko goi-bileran defendatuko duen proposamena azaldu du Obamak agerraldian.

“Klima-aldaketak segurtasun nazionala berehala arriskuan” jarriko duela onartu du Pentagonoak, Obamak gogorarazi duenez. Fenomenoaren aurkako borrokan “beranduegi heltzearen” arriskuaz ohartarazi du buruzagiak.

“Karbono dioxidoaren mailak azken 800.000 urteko handienak dira, eta horrek gure atmosfera berotzen du”, esan du. Ondorioen artean, besteak beste, “azken hiru hamarkadetan asmaren ratioa hiru aldiz biderkatu da”, nabarmendu du.

Karbonoaren isurketak % 32 murriztea

2030ean karbono isurketa % 32 murriztu nahi du energia garbien egitasmo berriak, 2005eko datuekin alderatuta, aurreko proposamenean baino murrizketa handiagoa (% 9), alegia.

AEBetako sektore elektrikoaren eraldaketari hasiera emango dio egitasmoak; izan ere, energia berriztagarriek ikatza ordezkatuko dute. “Hiru aldiz energia eoliko gehiago sortzen ari gara orain, eta 2008an baino 20 aldiz eguzki-energia gehiago”, goraipatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak Nazioarteko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak Barack Obama argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Larrialdi klimatikoa 2024