Mundua -

Vasteras

Bi pertsona sastatu eta hil dituzte Ikea denda batean, Suedian

Susmagarri bat atxilotu dute segurtasun indarrek. Beste pertsona bat larri zauritu du erasotzaileak.

Vasteraseko Ikea denda. Argazkia: EFE
Vasteraseko Ikea denda. Argazkia: EFE
Vasteraseko Ikea denda. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona sastatu eta hil dituzte gaur Ikea denda batean, Vasterasen, Suediako hegoaldean, Poliziaren iturriak aipatuz TT albiste-agentziak jakitera eman duenez. Erasoan beste pertsona bat larri zauritu dute.

Gertakaria Erikslund merkataritza-gunean jazo da. Antza denez, gizon batek beste bi gizoni eta emakume bati eraso egin die labana batekin.

Poliziak ez du hildakoen inguruko xehetasun gehiagorik eman, baina zauritu larria 35 urteko gizon bat dela zehaztu du. Vastmanlandeko ospitalera eraman du anbulantziak batek, eta berehala ebakuntza-gelan sartu dute.

Gainera, susmagarri bat atxilotu dute segurtasun indarrek, Victoria Holmgren Poliziako bozeramaileak jakinarazi duenez.

Vasteraseko merkataritza-gunea Stockholmetik 110 bat kilometrora dago, ipar-ekialdera. Dendagunea hustu dute poliziek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suedia