Mundua -

Immigrazioa

Beste kamioi batean aurkitutako hiru haur larri daude, Austrian

Adingabe horiekin batera, beste 23 errefuxiatu aurkitu dituzte ibilgailu horretan. Poliziak 29 urteko gidari errumaniarra atxilotu du.

Hiru adingabeak aurkitu zituzten furgoneta. Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Hiru adingabeak aurkitu zituzten furgoneta. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Austriako Poliziak 29 urteko errumaniar bat atxilotu du, etorkin-trafikoarekin lotutako delitua leporatuta, 26 errefuxiatu zeramatzan kamioi bat gidatzen harrapatu ostean. Etorkin horien artean hiru adingabe zeuden, eta larri daude.

Sankt Peter am Harteko udalerrian atzeman du kamioia Poliziak, Alemaniako mugatik kilometro gutxira, eta gidaria atxilotu du.

26 errefuxiatuak Siriatik, Afganistanetik eta Bangladeshetik datoz, eta arnasa hartzeko leku itxi batean zeuden ezkutatuta.

Joan den ostegunean 71 etorkinen hilotzak zeramatzan kamioi bat abandonatuta aurkitu zuten Austriako errepide batean. Hiru hungariar eta afganiar bat atxilotu zituen Poliziak, etorkinen heriotzak egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Herria Siriar errefuxiatuak Europan Umeak albisteak Errefuxiatuak albisteak gaur Austria azken ordukoa