Mundua -

Errefuxiatuen krisia

NBE: '478.000 errefuxiatu heldu dira, 120.000 banatzea ez da aski'

Errefuxiatuei laguntzeko NBEren agentziak ohartarazi duenez, EBk onartu nahi duen planak Europara ihesi heldu diren errefuxiatuen herena baino ez du hartuko.

Errefuxiatu bat Kroaziako harrera gune batean. EFE
Errefuxiatu bat Kroaziako harrera gune batean. EFE

agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errefuxiatuei laguntzeko Nazio Batuen Agentziak (ingelesez, UNHCR) jakinarazi duenez, Ekialde Ertainean gatazkan dauden herrialdeetatik  477.906 iheslari heldu dira 2015ean Europara. Hortaz, Europar Batasunak onartu asmo duen banaketa planak herenari bakarrik eragingo dio; beraz, "ez da krisiari aurre egiteko nahikoa".

"Krisi egoera honetan, 120.000 errefuxiatu birkokatzea ez da egoera egonkortzeko nahikoa", esan du Melissa Fleming UNHCRen bozeramaileak. NBEren agentzia honen arabera, 477.906 lagun heldu dira Europara bederatzi hilabete hauetan.

120.000 errefuxiatu Europar Batasuneko herrialdeen artean banatzeko egitasmoa enegarrenez eztabaidatuko dute gaur EBko barne ministroek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Zer ari da gertatzen Europan? Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak