Mundua -

Nobel Saria

Fisikako Nobela, neutrinoek masa dutela egiaztatu zuten ikertzaileei

Suediako Zientzien Akademiak iragarri duenez, Takaaki Kajita japoniarra eta Arthur B. McDonald kanadarra sarituko dituzte, partikula horiek masa dutela egiaztatzeagatik.

Takaaki Kajitak eta Arthur B. McDonaldek eskuratu dute 2015eko Fisikaren Nobel saria. Argazkia: EFE
Fisikako Nobel saria. Argazkia: EFE
Takaaki Kajitak eta Arthur B. McDonaldek eskuratu dute 2015eko Fisikaren Nobel saria. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Takaaki Kajita japoniarrak eta Arthur B. McDonald kanadarrak eskuratu dute 2015eko Fisikako Nobel saria, neutrinoen oszilazioen ikerketaren bitartez partikula horiek masa dutela egiaztatzeagatik, Suediako Zientzien Akademiak iragarri duenez.

Batzordeak azaldu duenez, ikertzaile horiei esker "materiaren jokaera ezezagunenari buruz genuen ezagutza aldatu da, eta oso garrantzitsua izan daiteke unibertsoa ulertzeko".

"Neutrinoen izaera aldatzen dela frogatzen duten esperimentuak" egin izana saritu nahi izan dute, partikula horiek masa dutela egiaztatu baitute.

XXI. mende hasieran, neutrionoak atmosferatik igaro eta Japoniako Super-Kamiokande detektagailura iristen zirenean, horien izaera aldatu egiten zela frogatu zuen Kajitak.

McDonaldek zuzendutako ikertzaile taldeak, berriz, frogatu zuen eguzkiak igorritako neutrinoak ez zirela desagertzen lurrera bidean, eta izaera aldatuta jasotzen zituztela Ontarioko neutrinoen behatokian.

Kajita 1959an jaio zen Higashimatsuyaman (Japonia), eta 1986an lortu zuen doktoretza Tokioko Unibertsitatean. Katedraduna da bertan, eta Izpi Kosmikoak Ikertzeko Institutua zuzentzen du.

McDonald 1943an jaio zen Sydneyn (Kanada), 1969an lortu zuen doktoretza, Kaliforniako Teknologia Institutuan, eta Kingstongo Queen Unibertsitateko katedraduna da.

Bien artean banatuko dituzte sariarekin batera ematen dituzten 8 milioi koroa suediarrak (855.000 euro).

Atzo hasi zen Nobel Sarien astea, Medikuntzako Nobela Sariaren berri emanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nobel sariak