Mundua -

Bonbardaketa Kunduzen

Ospitalearen bonbardaketa ikertzeko batzorde bat eskatu du MSFk

Erasoa gerra krimena izan zela uste dute gobernuz kanpoko erakundearen ordezkariek. Ospitalean terroristarik ez zegoela ziurtatu du MSFk.

Mugarik Gabeko Medikuen ordezkariak Genevan (Suitza). Argazkia: EFE
Mugarik Gabeko Medikuen ordezkariak Genevan (Suitza). Argazkia: EFE
Mugarik Gabeko Medikuen ordezkariak Genevan (Suitza). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) gobernuz kanpoko erakundeak nazioarteko batzorde bat osatzea eskatu du gaur, Kunduzeko (Afganistan) ospitalearen aurkako erasoa ikertzeko.

Genevako Konbentzioa sinatu zuten 76 herrialdeekin harremanetan dagoela esan du gobernuz kanpoko erakundeak. Estatu batek babesa ematea nahikoa izango da batzordea deitzeko, Joanne Liu MGMko presidenteak gogorarazi duenez.

Ameriketako Estatu Batuek eta Afganistanek, erasoaren arduradunek, ez zuten protokoloa sinatu (gatazka armatuetan biktimek izan beharreko babesari dagokionez), baina ikerketa formalki onartzeko eskatu die MSFk biei.

Gerra krimena

Kunduzeko ospitalearen bonbardaketa ustezko gerra krimena delakoaren hipotesiarekin lanean ari direla onartu dute gobernuz kanpoko erakundearen arduradunek.

AEBk eta Afganistanek kontrakoa erakutsi beharko dute. Erasoa behin eta berriro eta zehatz egin zutela salatu dute MSFko ordezkariek, nahiz eta bi aldeek ospitalearen kokalekua ezagutu.

Ez zegoen terroristarik

Ospitalean terroristak zeudela argudiatu zuen Afganistanek, baina MSFk gezurtatu egin du bertsio hori.

Erasoa izan zenean ospitalean zeuden MSFko kideek ziurtatu dutenez, zentroan ez zegoen armarik.

Bestalde, John Campbell jeneralak, AEBko Gobernuak Afganistanen dituen indarretako buruak, MSFko ospitalearen aurka egindako erasoa ?akatsa? izan zela onartu du. ?AEBko goi-agintarien erabakia? izan zela aitortu du Campbellek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea