Mundua -

Estatu Batuak

Thalys treneko erasotzailea atxiki zuen militarra, labanaz zaurituta

Abuztuan, Spencer Stone militar estatubatuarrak Amsterdam – Paris ibilbidea egiten ari zen tren batean zihoan ustezko terrorista bat geldiarazten lagundu zuen.

Spencer Stone militar estatubatuarra. Argazkia: EFE
Spencer Stone militar estatubatuarra. Argazkia: EFE
Thalys treneko erasotzailea atxiki zuen militarra, labanaz zaurituta

0:36

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Spencer Stone militar estatubatuarra labanaz zauritu dute barta, Sacramenton, Kalifornian. AEBko Armadako militarra joan den abuztuan egin zen ezaguna, Amsterdam eta Paris arteko ibilbidea egiten ari zen trenean erasotzaile bat geldiarazten lagundu zuelako.

Stone, beste militar birekin batera, turismo bidaia egiten ari zen Europan barrena, gertakaria jazo zenean.

25 urteko gizonezkoak lau sastakada zituen bularrean. Ospitalean dago, egonkor.

AEBko Armadak ikerketa bat jarri du abian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Frantzia