Mundua -

Israel-Palestina gatazka

73 palestinar eta 10 israeldar hil dira hilabetean liskarren ondorioz

Hildakoen kopurua goraka doa eta zauritutako palestinarrak 2.240 dira.

Manifestari palestinarrak. Argazkia: EFE
Manifestari palestinarrak. Argazkia: EFE
Manifestari palestinarrak. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela hilabete areagotu ziren palestinarren eta israeldarren arteko istiluak eta oraingoz nazioarteko diplomaziaren ahaleginek ez dute egoera baretzea lortu.

Gaur Zisjordaniako lurralde okupatuan eta Israelgo Rishon Letzion eta Natania hirietan izan dira erasoak.

Lehendabiziko kasua, Israelgo soldaduek palestinar bat hil dute, Yalameko mugan, Zisjordania iparraldean. Armadaren arabera, soldadu bati labanaz eraso egiteko asmoa zuen. Beste palestinar bat atxilotu egin dute.

Eguneko beste bi erasoak Israelen izan dira. Lau israeldar sastatu dituzte bi palestinarrek; horietako hiru larri daude.

Guztira, 73 palestinar hil eta beste 2.240 zauritu dira jada. 2.000 pertsona Israelgo Armadak zauritu ditu, tiroz, Zisjordanian, Jerusalen ekialdean eta Gazan izandako protesta ezberdinetan, Palestinako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez.

Israeldarren artean 10 dira hildakoak eta 140 zauritutakoak, Maguen David Adom larrialdi zerbitzuaren datuen arabera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gazako bideoak Eguneko albisteak Israel Palestina