Mundua -

Parisko atentatuak

60 pertsona atxilotu dituzte Frantzian, hiru egunean

Orotara 414 miaketa egin dituzte. Asteazken goizaldean, atzemandakoak 25 izan dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Indarrek 25 pertsona atxilotu, eta 118 miaketa egin dituzte gaur goizaldean Frantzian, herrialde horretako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Operazio horietan, gainera, 34 arma atzeman dituzte.

Guztira, François Hollande presidenteak larrialdi egoera ezarri zuenetik, 60 pertsona eta 75 arma atzeman dituzte, 414 miaketatan.

Gaur bertan, Poliziak operazioa egin du Saint Denisen, eta, bertan, zazpi pertsona atxilotu dituzte, eta bi pertsona hil dira, tartean bere burua eztandarazi duen emakumezko bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia bideoak Atentatuak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa hoy Gaurko azken ordukoa